KolaborazioakNabarmenak

Hackeatu zeure burua!

Biohackerrek euren gorputzaren ahalmenak hedatu nahi dituzte teknologia txeratuz. Rich Leek, adibidez, bibragailu bat txertatu nahi du bere pubisean, sexu harremanak hobetzeko. Zilegi da? Ez? Zergatik?
Hackeatu zeure burua! 7 - teknopata.eus

Internet etorri zenetik sarritan entzun dugu ‘hacker’ hitza, baina sarritan ez dugu oso argi zer esan nahi duen. Erraz azaltzeko, hackerrak dira aplikazioak edo gailuak hartu eta, haien barrenak eraldatuz, funtzionamendua aldatzen dutenak. Hala, hackerra da babestutako aplikazio bati babes hori kentzen diona, adibidez, baina baita etxeko ordenagailu zaharrari disko gogor zaharra kendu eta haren ordez edukiera bikoitzekoa jartzen duena.

VivaLNK enpresak NFC tatuak saltzen ditu jadanik, sakelakoarekin erabiltzeko modukoak
VivaLNK enpresak NFC tatuak saltzen ditu jadanik, sakelakoarekin erabiltzeko modukoak

Bada, hackerren artean bada azpimultzo bat, ‘biohackerrak’ deitutakoak. Haien tesia da, makinak nola, izaki bizidunak ere ‘hobetu’ daitezkeela teknologia erabiliz. Baina kontuz, biohackerren helburua nagusia ez da gaixotasunak sendatzea teknologiaren bidez, baizik eta bizidun osasuntsuei ahalmen berriak ematea, gorputzari osagai teknologikoak gehituz. Hala, bada jendea tatuaje bereziak egin dituenak, haien gorputzean NFC etiketak txertatzeko. Horrela, adibidez, garraio publikoetako ordainketak egin ditzakete txartelik erabili gabe, NFC txipa larruazalean daramate eta. Batzuek gogoan izango duzue duela urte pare bat moztuta zeukan atzamar bateko falangearen ordez USB pendrive bat ezarri zuen gizona.

Rich Lee, aurikular inplantatuen erakustaldia egiten
Rich Lee, aurikular inplantatuen erakustaldia egiten

Azken asteotan zeresan handia ematen ari da Rich Lee izeneko gizon bat. Biohacker amorratua da bera, eta lehendik ere ezaguna zen, besteak beste, musika entzuteko aurikularrak txertatu dituelako bere belarrien barruan. Atzamar puntetan ere iman txiki batzuk sartu ditu Leek -dena zirujau baten laguntzaz, noski- uhin elektromagnetikoak sentitu ahal izateko.

Bere azken asmakizunak Lovetron 9000 du izena. Bibragailu txiki bat da, hortzeskubila elektriko bati, kendutakoa, hain zuzen ere. Leek bere pubiseko hezurrean txertatu nahi du, sexu harremanetarako erabiltzeko: bikoteari plazer handiagoa eman nahi dionean, Leek botoitxo bati sakatuko dio eta, ttak, dardarka hasiko da bere zakila, jostailu erotikoa balitz bezala.

Ateraldiak, noski, eztabaida piztu du: noraino da zilegi gorputzean horrelako aldaketak egitea? Eta noraino da zilegi hori egin nahi dutenei mugak jartzea? Zergatik mugatu gure gorputzak hobetzeko aukera, teknikoki posiblea -eta erraza- baldin bada?

 

Loturak, estekak, linkak…

[screenshot width=500]hackinbadakigu.net[/screenshot]

http://hackinbadakigu.net/

Euskal “hacktibista” taldea… Momentuz makinak baino ez dituzte hackeatzen… nik dakidala behintzat!

[screenshot width=500]hplusmagazine.com[/screenshot]

http://hplusmagazine.com/ (Ingelesez)

Humanity Plus biohacker taldearen bloga. Ez saiatu etxean egiten e?

Nespresso Low Cost

Hackeatzea zer den ondo ulertzeko bideoa. Nola hackeatu Nespresso bat, kafe merkea egin ahal izateko.

2 iruzkin

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.