ApliakNabarmenak

Nola konfiguratu ni.eus posta zerbitzua Android gailuetan

Nola konfiguratu ni.eus doako posta seguru eta pribatua zure Android gailuan K-9 Mail aplikazioa erabiliz.
Nola konfiguratu ni.eus posta zerbitzua Android gailuetan 7 - teknopata.eus

Spoiler ederra egin genion aurrekoan PuntuEus Fundazioari ni.eus posta zerbitzuaren berri behar baino lehenago ematen. Baina badirudi ideiak harrera oso ona izan duela, eta askok galdetu didazue nola egin behar den ni.eus Android gailu batean konfiguratzeko.

Banan-banan erantzuten ibili ordez, pentsatu dut ideia hobea zela tutorial txiki bat prestatu, eta behar duenaren eskura uztea. Eta horixe egin dut, 10 minutu inguruko bideo honetan:

Jarraibideak idatziz nahiago dituzuenontzat, hemen pausuak:

1.- Sortu ni.eus kontu bat. Android gailutik edo zure ordenagailutik egin dezakezu.

2.- Instalatu K-9 Mail posta aplikazioa zure Android gailuan. Software irekikoa da, doakoa, eta euskaraz ere badago! Hemen instalatzeko botoia:

K-9 Mail
K-9 Mail
Developer: Mozilla Thunderbird
Price: Free

3.- Konfiguratu zure posta kontua, aplikazioak defektuz jarriko dizkizun pop edo imap eta smtp zerbitzarien ordez mail.ni.eus zerbitzaria erabiliz.

Nola konfiguratu ni.eus posta zerbitzua Android gailuetan 13 - teknopata.eus
Aplikazioak defektuz jarriko dizkizun posta zerbitzarien ordez, mail.ni.eus jartzea da ondo konfiguratzeko gakoa.

Eta listo! behin pausu horiek eginda dauzkazula, prest zaude Gmaili agur esan eta telefonoan ere euskarazko posta zerbitzu pribatu eta segurua erabiltzeko!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.