Teknopataren ajeakTrepetak

Europako Batzordea, Gauzen Internet arautu nahian

Europako Batzordea, Gauzen Internet arautu nahian 7 - teknopata.eus

Duela urte pare bat askotxo hitz egin genuen Gauzen Interneti buruz. 2009an Gauzen Internet Kolaborategia ere egin genuen Andoainen, Teketen handiak bultzatuta. ETBko Nick dut Nik saioan ere tarte zabala eskaini genion gaiari. Gauzen Internet delako hori zer den ere ez badakizu, ordu laurdentxo batean nahiko argi azaldu zigun Gorkak:

Gero eta gauza gehiago ditugu sarera konektatuta (Europako Batasuneko biztanle bakoitzak bi objektu konektatu ei ditu bataz beste), eta badirudi politikariek horri buruz hitz egiten hasi nahi dutela. Europako Batzordeak bermatu nahi du Gauzen Internetek ez ditzala pertsonon eskubideak urratu, eta horretara begirako pausuak ematen (legeak egiten) hasi nahi du.

Langintza horretan hasteko, galdetegi bat prestatu dute Bruselan (ingelesez), gaian interesa duten guztiek ekarpenak egiteko. Galdetegi horren bidez, Batzordeak erakunde zein norbanakoen iritzia jaso nahi du honako gai hauei buruz:

  • pertsonon pribatutasunaren eta segurtasunaren auzia
  • Gauzen Interneten azpiegituraren segurtasuna
  • etika kontuak
  • gobernuen zeregina Gauzen Interneten esparruan
  • araudi teknikoa

Galdetegian jasotako datuekin, eta politikarien proposamenekin, noski Batzordeak Gauzen Interneti buruzko gomendio sorta landu eta 2013ko udan aurkeztuko du. Europan internetekin lotuta garatzen ari diren legediak kontuan hartuta, esango nuke garrantzitsua dela norberak esateko daukana argi esatea, ezta?

Info gehiago Europako Batzordearen webgunean: ingelesez, frantsesez eta gazteleraz

  • Bitacoras.com
    2012(e)ko apirilak 16 at 22:22

    Información Bitacoras.com…

    Valora en Bitacoras.com: Duela urte pare bat askotxo hitz egin genuen Gauzen Interneti buruz. 2009an Gauzen Internet Kolaborategia ere egin genuen Andoainen, Teketen handiak bultzatuta. ETBko Nick dut Nik saioan ere tarte zabala eskaini genion gaiari…..

    Reply
  • 15 urte eta gero hau | Teknopataren txokoa
    2022(e)ko urriak 5 at 22:00

    […] Europako Batzordea eta Gauzen internet […]

    Reply
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.