Teknopataren ajeak

Lo-lapurrak

Estatu Batuetako Loaren Fundazio Nazionala kezkatuta dago. Egin berri duen ikerketa baten arabera, estatubatuarren %95ek gailu elektronikoren bat erabiltzen dute gauero lotara joan aurreko orduan, eta hiru laurdenek onartu egiten dute ez dutela lo nahikorik egiten.

2009年04月18日中央線 081
Blogari gauean, logale goizean! :) (Argazkia: Ryuugakusei@Flickr)

Egoerarik larriena 46-64 urte bitartekoen artean gertatzen da, gehien-gehienek onartzen baitute telebista ikusten dutela gauero-gauero lotara joan aurretik. Zerrendako bigarren postuan bideojolasak daude: 13-18 urte bitartekoen heren batek, eta 19-29 urte bitartekoen %28k erabiltzen ditu lotarakoan.

Ordenagailuak ere ez daude urrun: inkestatuen %61ek dio ohera joan aurretik ordenagailuan aritzen dela astean gau batzuetan gutxienez.

Aparteko aipamena egin diete sakelako telefonoei: lotara joan ondoren ere, jende asko esnatu egiten da telefonoen erruz, SMS edo e-mail abisuak direla eta.

Kontua ez litzateke kezkatzekoa, jende horrek guztiak ‘lo gutxiegi egiten duela’ eta ‘eguna logurez’ pasatzen duela onartuko ez balu. Ikerlarien arabera, gaur egungo gazteek duela mende bat baino ordubete edo ordu eta bi ordu gutxiago egiten du lo egunero… hilean 50 ordu inguru.

Hori ez litzateke kezkagarria, gehienek ez balute onartuko ‘lo gutxiegi’ egiten dutela, eta egun osoa logureaz pasatzen dutela. Harvard Medical School-eko Charles Czeisler-ek dioenez “lo falta horrek eragin negatiboa du haien lanean, aldartean, familian, gidatzeko ohituretan, bizitza sexualetan eta osasunean”.

Eta zuek, zuen gailuetatik gertu lo egiten duzue? Kalterik sumatu al duzue?

Zure gatxetekin lo egiten duzu?

View Results

Loading ... Loading ...
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.