BlogosferaNabarmenak

Hankartean txanpan GIFa eta politonoa

Hankartean Txanpan, Barre Librea saioko Moderno Monozigotikoen hit handia, orain zure telefonoko tono zein GIF gisa erabiltzeko moduan.
<i>Hankartean txanpan</i> GIFa eta politonoa 7 - teknopata.eus

Aitortzen dut berandu samar iritsi naizela #BarreLibrea ikustera. Azkenaurreko eta azken saioak baino ez ditut ikusi ‘zuzenean’. Eta asko gozatu dut. Oro har, oso bat nator hor zehar egin dituzten komentarioekin: plato barruko lagunarteko giro hori, erritmo bizia, gonbidatuen ukitu ezberdinak… Oso gustura ikusi ditut telebistan harrapatu ditudan saioak, eta harrapatu ez ditudanak Nahieran bidez irentsiko ditut berehala.

Azken saioan hainbat kontu iruditu zaizkit apartak. Batzuk nabarmentzearren, Jon Plazaolaren “umorezko bakarrizketa” ETB1i berari buruz eta moderno monozigotikoen udako hit-a: Hankartean Txanpan.

Hain ona iruditu zait, sare sozialetan erabiltzeko GIF animatua, eta nire telefonoan dagoeneko defektuzko tinbrea den ‘politonoa’ ere sortu baititut. Gustuko badituzue, bata zein bestea erabiltzeko libre zarete, noski. (Espero dut ETB ez etortzea royaltiak eskatzen!) :-)

Gozatu!

<i>Hankartean txanpan</i> GIFa eta politonoa 11 - teknopata.eus
Hankartean Txanpan politonoa
Hankartean Txanpan politonoa

Hankartean Txanpan, Barre Librea saioko Moderno Monozigotikoen hit handia, orain zure telefonoko tono gisa erabiltzeko moduan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.