NabarmenakTrikimailuak

Denborapasa teknologiko produktibo euskaltzaleak itxialdirako, 3/7: Euskaldundu zure Android gailuak

Itxialdia aitzakia paregabea da zure Android gailuak euskaraz jartzeko behingoz
Lehen Hitza Euskaraz

Aholkuen intentsitate maila igotzen doa, eta gaurkoak -bueno, izenburuan ikusi duzue honezkero- konpromiso apur bat gehiago eskatzen du: zure Android gailuen hizkuntza euskarara aldatzea da.

Baina Joxe, nik iPhonea edo iPada daukat!

Tira, ba hala bada, gaurkoan libratu egingo zara. Appleren hizkuntz politika latza da euskarari dagokionez. Bere sistemak berak ez euskaratzeaz gain, boluntarioek euskaratzea ere eragotzi egiten du. Honezkero ezagutuko duzue batallita zahar hau, Applek hainbat boluntariori Mac OS X sistema euskaratzeko partxeak zabaltzea debekatu zigunekoa

Zorionez, badirudi Googlek beste jarrera bat duela, eta Android gailu askotan (baina ez guztietan) euskara ezarri daiteke sistemaren hizkuntza gisa. Hori egiten duzunean, sistema bera (eta euskaratuta dauden aplikazioak) euskaraz agertuko zaizkizu. Eta euskaratu gabe dauden aplikazio eta mezuak, berriz ingelesez.

Jarri Android euskaraz: eskuzko konfigurazioa

Hizkuntza konfigurazioa aldatzea OSO erraza da. Sistemaren ezarpenetara joan, eta han bilatu ‘Hizkuntza’ aukera (idioma y teclado agertu ohi da gazteleraz). Barrura sartu gero, sisteman erabilgarri dituzun hizkuntzen zerrenda bat ikusiko duzu, eta egin behar duzun bakarra da euskara bilatu, eta aurkituz gero, aukeratu, edo zerrendaren lehen postuan jarri. Listo. Hortik aurrera zure gailua euskaldun peto-petoa izango da.

Hizkuntza konfigurazioa Euskaltelen Dekoan
Hizkuntza konfigurazioa Euskaltelen 4K Dekoan, Bai euskaraz jar daiteke, oso txukun gainera.

Jarri Android euskaraz Lehen Hitza aplikazioa erabiliz

Denborapasa teknologiko produktibo euskaltzaleak itxialdirako, 3/7: Euskaldundu zure Android gailuak 11 - teknopata.eus

Goiko prozedura hori oso-oso erraza da, benetan. Baina hala ere, oraindik errazago egin nahi baduzu, LehenHitza aplikazioa erabil dezakezu. Zure gailuan instalatu, eta berak begiratuko du posible ote den zure gailua euskaraz jartzea. Posible bada, berak egingo dizu konfigurazioa, botoi bati emanda.

Aplikazioak, gainera, zure telefonoaren gaineko informazio apur bat batuko du, datubase batean gordetzeko. Horrela, hurrengo telefonoa erostera zoazenean, orri honetan kontsultatu ahalko duzu, lehenengo eta behin, erosi nahi duzun gailua euskaraz jar daitekeen ala ez.

Lehen Hitza
Lehen Hitza
Developer: PuntuEUS Fundazioa
Price: Free

2 iruzkin

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.