NabarmenakZi-Fi

“The Man in the High Castle”. Naziek Amerika okupatu zutenekoa.

Amazon Prime Video probatzen ibili naiz asteburuan, eta telesail ukroniko honekin egin dut topo: eta Estatu Batuek bigarren mundu gerra galdu izan balute?
"The Man in the High Castle". Naziek Amerika okupatu zutenekoa. 7 - teknopata.eus

Gogoratzen duzue duela urte pare bat The 100 telesaila gomendatu nizuenean? Netflix online TBaren hilabeteko doako probaldia hartu nuen dohainik, eta halaxe engantxatu nintzen hondamendi nuklearraren ondoren espaziora bidali eta handik 100 urtera berriz ere Lurrera bidalitako nerabeen abenturekin. (Bide batez: denborarekin ibilbide bihurri samarra hartu du hasieran ‘espaziontzietako zientzia fikzioa’ zirudiena, eta azken denboraldietan gehiago du erdi aroko abenturatik).

Gauza da joan den ostiralean mezu bat jaso nuela Amazonetik, esanez aurrekoan Prime zerbitzua ordaintzeagatik eskuragarri dudala Prime Video delakoa, hots, Amazonen online telebista zerbitzu propioa. Eskaintza aldetik esango nuke Netflix baino mugatuxeagoa dela, baina trukean baditu gauza interesgarriak:

  • Prezio aldetik dezente merkeagoa da (Amazon Prime zerbitzua kontratatuz gero20 euro inguru urtean-, dohainik erabil dezakezu hau ere).
  • Audioa zein azpidatziak hainbat hizkuntzatan jar daitezke (euskaraz ez, tamalez).
  • Ikus-entzunezkoen frikia bazara, aplikazioak badu ezaugarri bitxi samar bat: telesail edo filmak ikusten ari zarela, pantailaren gainean ukitu eta dinamikoki aldatzen den informazio gehigarria ikustea dago: une horretan pantailan ageri diren aktoreen izenak. Ikusten ari den eszena non errodatua den, atrezzoko halako eta halako detaileak zer esan nahi duen…
  • Dena esaten hasita: puntu txar bat ere aurkitu diot. Prime Video aplikazioa ezin da zuzenean konektatu Chromecast bidez, edukiak telebistan ikusteko. Konponbide txapuzero bat da -Androiden behintzat- sistema osoaren pantaila partekatzea, baina stremingaren kalitatea askoz ere eskasagoa da, etengabeko etenaldiekin.
"The Man in the High Castle". Naziek Amerika okupatu zutenekoa. 11 - teknopata.eus
Eszenan ikus daitezkeen aktoreen IMDB fitxekiko loturak, gehi atal honi buruzko bitxikeriak aukeran…

Total, hasi naizela tonto-tonto aplikazioarekin gora eta behera jolasten eta enredando, eta topatu dut The Man in the High Castle izeneko telesail bat, Amazonek berak propio produzitutakoa, Philip K. Dick-en izenburu bereko liburuan oinarrituta: telesailak 1962. urte ukroniko batera garamatza. Bigarren Mundu Gerran, alemanek Washington suntsitu zuten bonba nuklear bat erabiliz.

"The Man in the High Castle". Naziek Amerika okupatu zutenekoa. 13 - teknopata.eusOndorioz, Estatu Batuek gerra galdu, eta haren lurraldea hiru zatitan banatuta dago: ekialdea ‘Reich Nazi Handia’, Hitlerren Alemaniaren kontrolpean. Mendebaldea, berriz, ‘Pazifikoko Estatu Japoniarrak’ dira, eta -bai, asmatu duzue, Japoniaren kontrolpean daude. Erdian berriz, mendi inguruetan, gune neutral bat dago.

Japonia eta Alemania aliatuak dira ofizialki, baina giroa ez da samurra haien artean. Hitler zahar-zaharra da, zurrumurruek diote hilzorian dagoela, eta japoniarrak beldur dira diktadorea zendu bezain pronto, bertan behera geratuko dela enperadorearekin sinatutako hitzarmena, eta naziak berehala saiatuko direla Pazifikoko Estatu Japoniarrak inbaditzen.

Eguneroko tratuan, ez pentsa japoniarrak naziak baino hobeak direnik. Naziekin sinatutako bake akordioaren barruan, berdin-berdin hitzartuta dute juduak akabatzea, beltzak eta ‘estatuaren etsaiak’ gune neutralera erbesteratzea… Nazien SS-en ordez, japoniarrek Tenkeipai delakoa dute. Polizia militarra, alegia. Eta bueno, ez dira batere sinpatikoak.

"The Man in the High Castle". Naziek Amerika okupatu zutenekoa. 15 - teknopata.eus
Aliatuak dira teorian, bai, baina badaezpada, ez zaitezte bien artean jarri :)

Saltsa-maltsa horren erdian, noski, ez da faltako ‘erresistentzia’ jatorra. Istorioaren hari nagusietako bat da hemendik hara eramaten saiatzen diren film misteriotsu batzuk. Film horietan, ez dakigu nola, baina errealitate alternatiboak ikusten dira: AEBak gerra irabazten, ustez erresistentziakoak diren pertsonak SSentzat lan egiten…

Enfin, telesailak ez du ezer falta berehala engantxatzeko: AEBak galtzaile, nazi damutuak, japoniar jatorrak, erresistentziako protagonista ausartena Juliana izeneko neskato bat, Hitlerren kontrako eta aldeko konspirazioak (nazien artean zein haietatik at…)

Denbora baldin baduzue, aprobetxatu Amazonek eskaintzen duen Prime Videoren doako probaldia, eta ikusi telesail hau. Ni behintzat erabat engantxatuta nauka!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.