NabarmenakTrepetak

Juicero: agur Ben Hur, eta jan yogur (literalmentekilan)

Onartu behar da: batzuei behintzat eskuetatik joan zaie Gauzen Interneten asuntoa. Ikusi bestela 'Juicero' zukugailuaren kasua...
Juicero: agur Ben Hur, eta jan yogur (literalmentekilan) 7 - teknopata.eus

Bazen behin zuku naturalen zale amorratu eta teknopata bat, Doug Evans, buruan amets bat etengabe zebilkiona: guztiz zaharkituta dauden zukugailuei goitik beherako astindu bat eman eta gauzen interneten garaira ekartzea. ekartzea. Gutxi gorabehera, kafe kapsulen eredua errepikatzea, baina zuku eta smoothiekin.

Eta hala, Juicero delakoa sortu zuen: internetera konektatzen den zukugailu adimentsu eta -eh!- super garbia! Honako ezaugarri hauek ditu trasteak:

  • Zukuak, smoothieak eta halakoak egiten ditu…
    • Baina ez norberak gogoko fruta-denda edo baratzetik ekarritako frutarekin, baizik eta Juicerori berari erosi behar zaizkion zuku-poltsak erabiliz. Zukuen munduan, poltsa horiek lirateke,  nolabait esateko, kafearen munduko kapsulen baliokidea. Harien barnean, fruta eta barazkiak besterik, inongo aditiborik gabe. Hori bai: aurrez zuritu eta txikituak, zure sukaldea zikindu beharrik ez izateko. Poltsak banan-bana erostea da planteamendua, edo harpidetza moduko baten bidez.
  • Hori bai, zukugailuak, funtzionatzeko, internet konexioa behar du derrigorrez. Hari esker, makina kapaza da poltsetan dauden QR kodeak irakurri eta jakiteko zer dagoen bakoitzaren barruan, eta -batez ere- noiz iraungitzen den. Informazio hori dena, nola ez, telefonoko aplikazio baten bidez eman diezaioke erabiltzaileari.

Juicero: agur Ben Hur, eta jan yogur (literalmentekilan) 11 - teknopata.eus

Honezkero igarriko zenutenez, kontzeptuak hainbat arazo ditu, eta gauzatzeko moduak ez zituen samurtu, hain zuzen ere:

  • Makinaren jatorrizko prezioa 700 dolarrekoa zen. 700 dolar! Zukuak egiteko makina baten truke!!!
  • Aipatu bezala, ezin da erabili norberak erosi edo etxera ekarritako frutarekin. Enpresari berari erositako poltsekin baino ez dabil. Are gehiago: poltsetako QR kode horiek, makinari esaten diotenak barruan zer dagoen, DRM sistema bat ere badaramate: hots, pirateoaren aurkako babes moduko bat, inori bururatu ez dakion fruta etxean txikitu eta poltsa zaharretan sartzea… edo poltsa ez-ofizialak saltzea. o.O
  • Eta, txarrena: trastea merkaturatu eta gutxira, Bloombergeko kazetari batzuk konturatu ziren Juicero zuku poltsak berdin-berdin zukutu zitezkeela esku artean estututa. Hots: 700 euroko makinak ez zuen ezertarako ere balio, zuku paketeen QR kodeak irakurtzeko ez bazen.

Total, ireki eta hilabete gutxira, makinak zein zuku-poltsak egiteari utzi eta enpresa itxi behar izan dutela, eta halaxe bukatu da gure ipuina. Eta tira, gutxienez, erosleei 90 eguneko epea eman diete trastetzarraren truke ordaindutako dirutza bueltatzeko. Bada zeozer.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.