NabarmenakProbak

Agur diruzorroari!

Diruzorroak, XIX. mendeko kontzeptu horrek, dirua gordetzeko balio du. Baina nagusiki txartelekin gabiltzan sasoi honetan, ez al da garaia kontzeptuari astindutxo bat emateko?
Agur diruzorroari! 7 - teknopata.eus

Seguruenik irakurrita duzue honezkero aurrekoan Sarean.eus-eko lagunentzat idatzitako sarrera. Eta bai, honako hau ere diruari buruzkoa da… bueno, gutxi gorabehera.

Nik bezala, zuek ere diruzorroa eramango duzue aldean uneoro edo ia-ia, ezta? Eta ez zaizue niri bezala gertatzen? Zorro horretan, gero eta diru gutxiago, eta gero eta txartel gehiago eramaten ditut nik behintzat. Eta batzuetan amorragarria izaten da, adibidez, supermerkatuko ilaran fidelizazio (edo kreditu) txartela atera nahi eta ezina: txartel larregi daudenez, elkarrekin estu-estu gordeta, ez dago modurik atzazalak sartu eta nahi duzun txartela ateratzeko… Ulertu didazue, ezta?

Horren arrazoia da XXI. mendeko dirua garraiatzen dugula XIX. mendeko beharretarako sortutako zorrotxoetan… eta noski, hortik komeriak! Eskerrak internet zoragarria den, eta bizimodua goitik behera eralda diezaguketen trepetatxoz josita dagoen! Ikusi, ikusi:

Gustatu zaizue? Bada, i-Clipen webgunean bertan daukazue eskuragarri, prezio aukera zabalarekin gainera. (Ez, sarrera hau ez du inork babestu! Benetan!!!)

3 iruzkin
  • Iñigo
    Iñigo
    2017(e)ko abuztuak 4 at 09:22

    Probatu al duzu horretarako Stocard App-a? Smartphonean txartel guztiak eramateko moduan. Oso erosoa

    Reply
    • joxe
      2017(e)ko abuztuak 4 at 09:29

      Aibala! Ez nuen ezagutzen! Egingo diot tentalditxo bat aber :)

      Reply
  • Idoia Aretxabaleta
    2017(e)ko abuztuak 4 at 10:35

    Nik horixe bera erabiltzen dut eta jada kendu dut txartel totxoa

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.