Urtarrileko azken gauean (edo otsaileko lehen goizaldean), komuneko tututxo bat apurtu egin zen pareko bizilagunaren etxean. Ur beroa daramaten tututxuetako bat. Goizaldeko ordu txikietan gainera. Goizaldeko hirurak aldera, Yokok zaunka esnatu ninduen. Ur ezin beroagoko putzu handi-handi bat neukan etxeko sarreran. Pareko bizilagunak, berriz, etxe oso-osoan zeukan hamar bat zentimetroko altuerako ur putzua, 65-70 gradu bitartean.
Gaupasa egin genuen etxe biak sikatzen eta, handik pare bat egunera, zoruko parketeko taulak goiko irudian ikusten duzuen bezala altxatzen hasi ziren. Etxeko sarreran lehenengo… eta hezetasuna taulen azpitik hedatzen joan zen heinean, alboan dagoen egongelan ere bai. Bizilagunak lasai egoteko, bere aseguruak, CASER hogar, seguro rápido y eficaz-ek, hartuko zuela denaren kargu, eta ez nuela izango batere problemarik.
Apirilean gaude. Sarrerako zoru guztia hondatuta daukat, egongelaren zati batekoa ere bai. Azpiko taulak altxatu zaizkienez, sarrerako atea, sukaldekoa eta egongelakoa deformatu egin dira. Atezangoak eta zokaloetako batzuk ere zabaldu egin dira hezetasunarekin. Aldatu beharra dago, bai ala bai.
Ez bat eta ez bi, baizik eta HIRU arotz bidali ditu CASERek etxera, kalteak baloratu eta konponketaren aurrekontua prestatzeko. Hirurek esan dute gauza bera: hondatuta dagoen zoru zatia aldatzeaz gain, etxe osokoa berriz leundu eta barnizatu beharra dago, bestela sekulako ‘partxeak’ geratuko dira. Atezangoak ere, seguruenik etxeko denak aldatu beharko dira desberdinak izan ez daitezen. Bi urte pasatxo dituen pisu batean, neu ere ez nago prest partxez beteta utz dezaten.
Hiru arotz, beraz: lehenengoaren aurrekontuari uko egin eta beste bat bidali, bigarrenari ere ezetz eta hirugarrena… Eta peritoak hirurei ezetz: oso garestia dela hori, krisiarekin ez daudela gastutarako, haiek ez dutela zertan apurtuta ez dagoena berritu, etxeko taula batzuk kolore batekoak eta beste batzuk beste batekoak, edo jatorrizko zorua eta zati konpondu berrien arteko marrak geratzea ez dela haien arazoa…
Haserre, neure aseguru etxeari deitu diot. Lagun Arori. Ezbeharra gertatu zen gau hartan urduri-urduri haien 902 lineara bi minutuko bi dei egitearren 12 euro kobratu didan berberari. Hipotekaren interes tasan errebajatxo bat lortu nahi banuen Euskadiko Kutxak kontratatzera behartu ninduen berberari. Berarentzat garrantzitsuena ‘nigandik hurbil’ egotea den berberari.
Bueno, ba nori uste duzue ematen diola arrazoia neure aseguruko peritoak? Bingo: bere kolegari. Gehienez ere egin dezakedana dela CASERek egin nahi duen txapuza egiten utzi, eta lanak bukatutakoan konforme ez banago (hasi aurretik ere ez nago konforme… arotzak ere ez daude prest presupuestatu dutena baino gutxiago egiteko ez dutelako lotsagarri geratu nahi!) Lagun Arora deitu.
Eta lehiaketa?!?
Ah bai, barkatu! Gauza da gaur jaso dudala Lagun Aroren gutun bat, peritoak onartutako aurrekontuaren berri eman eta nire kontu zenbakia eskatuz, transferentzia egiteko. Honako hauek dira Juan Mari Beldarrain perito jaun txit ilustratuak, hankaz gora dudan etxera pare bat aldiz zaunka eta tono ezin prepotenteagoan etorri ondoren onartu dituen lanak:
Eta orain, lehiaketa:
Ea zeinek asmatzen duen -pasatu barik- Juan Mari Beldarrain jaun ilustrisimoak zer aurrekontu esleitu dion benetan egin behar diren lanen erdiak baino ez diren goiko horiei guztiei! Ostirala bitartean gehien hurbiltzen denak -peritoak emandako prezioa gainditu gabe, beti ere- sari zoragarri hau jasoko du
HARRAPAZANK ekimeneko 4Gbko memoria duen eskumuturreko ezin estilosoagoa!!! Uauu!!

Zein da lan marabilloso horien preziyo justuba?!? Ezetz asmatu!!!
OHARRA: Sentitzen dut baina prezio justua asmatuz gero nik ez dauzkat -Joaquin Pratsek zeuzkan bezala- “cincuentamilpesetillas” holanporholan erregalatzeko!
Información Bitacoras.com…
Valora en Bitacoras.com: No hay resumen disponible para esta anotación…
Idearik ere ez daukat! Baina jolasten eta enredachen ibiltzearren 1500 € esango dut!
Ondo nabil?
Lehenbizi nire elkartasunik haundiena adierazi nahi dizut. Nik ere Lagun Aroko asegurua dut Euskadiko Kutxak behart… gomendatuta. Beno, asegurua ez, aseguruak: autoa, etxea, bi bizitza aseguru (ta ezin dut bat kendu)… 98ko peugeot 306aren asegurua ( terceros) 510€ tan jarri zidaten ihaz, eta hizketalditxo xinple baten ondoren Lagun Arok Ordizian duen bulegoko tipoak ulertu zuen edukazio osoz eta mehatxurik egin gabe (ejem…) azaldu nion kexa eta 510€ko asegurua 310€tan utzi zidan. Eta beno, terapia saioa amaitu ostean banoa nire apustuarekin:
1347€ eta 15 xentimo.
Animo!!!
Behoa aurretik apostuak ez duela nere desioa ezta lojikari jarraiki behar lukeena islatzen.
Hori argituta…. 601 euro!
1135 eurotxo
Aipatzen dozu etxe berria dala, bi urte pasatxo dituela. Horrelako arazo bat ez al da eraikitzailearen ardura? Bestetik zure aseguruak haxe aurpegi gogorra. Lagun Aro arduratu beharko zan zure etxebizitzako konponketak egiteaz eta ondoren beste aseguruarekin izan beharreko tira birak eurak argitu. Gure aseguruarekin behintzat horrela izaten da.
Azkenik, lanen prezioa da: 1950,00 € BEZ barne
“eskuzabalagoa” izango naiz ni: 2.350 euro, BEZ barne
Kontuan izanda 2012 gaude nik 2.102€ esango ditut.
Animo eta gure apostua 1120 euro
Beno, aurrekontua ez da oso argia, baina sailatuko naiz.
Hor “acuchillar” jarri dizute, baina galdera hau da; zenbat labankada eman nahi dizkiozu Beldarrain horri? Neuk badakizu lagun moduan oso merke egingo nizukeela, BEZ barik jakina! Gainera gorpuaren desagertzeaz ere arduratuko nintzateke. Baina klaro, aseguru etxeak sartzen badira, papeleoa eta NIFa… bota 800 euro, gehiagorik ez!
Lagun Aroz kexatzen zarete? Webgunea du sikiera. Vital Kutxak “gomendatzen” digun Biharko aseguru-etxeak ezta hori ere!
Bestalde, ados nago #5-eko Josebarekin. Eraikitzailearen ardura izan beharko litzateke. Gure eraikinean iaz antzeko arazo bat izan zen auzokide baten balkoiko sabaitik pasatzen den tutu batekin. ura atari barruraino jaitsi zen. Eraikitzaileak konpondu zuen, berandu baina konpondu zuen.
Eta orain nire apostua, kontuan izanda altzariak mugitu behar dituztela eta baldosetako “zauriak arrejuntatu” behar dituztela… 666 €.
Animo, Jose!!
Eskerrik asko komentarioengatik! Neuk ere eraikitzailearen ardurapeko gauza zela uste nuen hasieran, baina bueno, seguru nago hala balitz aseguruek dagoeneko hitz eginda izango luketela. Etxean izan dudan beste arazotxo batzuetarako berehala esan didate hori etxeko egilearen ardura dela, baina kasu honetan ez…
Enfin, ea zelan bukatzen dudan kontu hau. Momentuz idatzizko erreklamazio pilo bat eta OCUren bazkide egin naiz…
Baina bueno, segi aurrekontua asmatzen saiatzen! Jejejejeje!
Ah, eta Euskadiko Kutxan galdetu dut kuriositatez nola eragingo liokeen nire hipotekari aseguruak Lagun Arotik kentzea. Hilean 5 euro inguru. Ba pentsatzekoa da, ezta? Nik uste nuen askoz ere gehiago izango zela!!!
Hori bai dala pu….ia!!
Amaren etxean ere horrelakoa gertatu zen, hirutan. Lehenengoa konpondu, bigarrena konpondu eta hirugarrena konpondu. Orain sei bat hila daramatza etxetik kanpo konpontzen duten bitartean, eta azken egunetan botatakoarekin, konpondutako guztia izorratu zaio berriz.
Beraz, nik 4789€ esango dut.
Hartu lasaitasunez, eta INDARREZ!!
Ba ia… Nik 3576 euroko aurrekontua dela esango dut.
Ba niiiiiiik… 707€ esango dut, ala!
Lotsarik ez dute. Aseguruen mafia honek ere tinta eta orri ugari merezi ditu.
Tila pakete pare bat erosi eta lasai ibili. Erretzen baek, ba mari…..n bat egin ezak edo eta lasaitxo, animo!. Ondo ez baditek lana eginda uzten, beti edukiko dek aukeran lagun aro-ri deitu, aizkora erosi, eta hik bertan triskantza egiteko aukera, lasaigarri moduan beintzat.
Ah! eta lehiarako, nire preziyo justua , justu justua kasuan,… makilarekin atearen atzean zain egotea peritoari ondo ordaintzeko , baina bere preziyo justua 1575 € + BEZ ingurukoa edo izango dela uste dut
Eutsi hi!
Baaaaa…. kontu hauek kontrolatzen ez ditudanez, erantzun guztiekin bataz besteko bat egingo det: 2.000€
Animo Joxeee!!
Ba nik esango dut, esango dut… 1517€.
Animo! Eta, lurreko oholak altxatuta dituzunez gero… Irakurri duzu E. A. Poe-ren “Bihotz salataria?”. Ideiak ematearren…
Ualaaaaa, Joxe!!! Sara Montiel handia parafraseatuz: ¿Pero qué broma es ésta?
En fin, atsekabean lagun… :-)
Harira. Ez daukat ideiarik ere, baina zerbait esatearren… 2869 euro?
Dardarka hasi naiz zure beldurrezko istorioa irakurrita, nik ere Lagun Arorekin egin bainuen asegurua. Lehiaketari dagokionez, peritoa kabroi agurgarri bat dela kontuan hartuta eta lehiaketaren mekanikak gehiegizko prezioak penalizatzen dituenez, orain arte esan den prezioa baino euro bat gutxiagokoa izango da nire apostua: 600 € Eta eskuturreko-usb-a niretzako ^-^
Bufa, eta gainera gaur ordenagailua ere apurtzen hasi zait!!!
Quien me pone la pierna encima!!!
@makilakixki: buenobueno, ze estratega ona zaren! Joaquin Prats-i berari kendu diozu taktika? :)
Zorte on guztiei! :)
Dagoen “hijoputismo” maila oso altua dela kontuan hatuta (perito jaun txit agurgarriarekiko errespetu guztiarekin), eta eskumuturreko usb bat lortzeak ematen didan ilusioa azpimarratuz (benga… enrollatu zaitez eta pare bat erregalatu gehien hurbiltzen diren biei…), nire apustua: 432,50 €
[…] beraz, irabazlea iarandia jauna da. Berak eramango du 4 Gigako eskumuturreko ultracool-a. Zorionak eta eskerrik asko parte […]
Beldarrain!!! Beldarrain!!!!