Zurrungek ez dakarte ezer onik osasunerako, ez eta bizkidetzarako ere. Ikusi bestela:
[youtube:http://www.youtube.com/watch?v=5bBmIhOxxmk]Zirraragarria, ezta? Zorionez, orain badugu zurrungak geldiarazteko gatxet sofistikatu bat: HIVOX BIOTEK enpresaren Snore Stopper delakoa.
Snore Stopper eskumuturreko zibernetiko bat da. Kanpoko aldetik mikrofono bat du, eta barrukotik elektrodo txiki batzuk. Fabrikanteek diote, oso era eufemistikoan, eskumuturrekoak zurrungak entzutean deskarga elektriko txiki batzuen bidez geldiarazten dituela, zurrungariaren postura aldaketa eraginez:
Azalpenak ondo irakurrita, baina, eufemismoetarako tarte gutxi geratzen da: eskumuturrekoak hiru zurrunga baino gehiago entzuten dituenean, kalanbrazoak ematen ditu! Horrela zurrungaria, noski, esnatu eta mugitu egiten da, eta zurrungak tarte batez amaitzen dira.
Nik neuk momentuz sudurra zabaltzeko tirita moduko horiek probatuko ditut, axola ez bazaizue…
Nik etxean beste “gatxet” bat daukat, merkeago agian (ikuspuntuaren araberakoa da hau), deskarga zinetikoak ematen dituena (eta nolakoak gainera!) eta Marijose izena duena :P
Teletiendan iragartzen dutenean erosiko dut Snore Stoper hau. Ziurrenik pisua galdu eta zuku zoragarriak prestatzeko ere balioko duelako…
Aio!
Bueno, erosi nahi izatera, badago non egin, ez pentsa.
Zure gatxet horri zenbat irauten dio bateriak? :P