Teknopataren ajeak

Kaixo Vodafone

Aurrekoan kontatu nizuen ba, Euskaltelen tarifa aldaketarekin neukan disgustua. Telefonoz, e-mailez zein sare sozialetan ere eskatu diet erdibideko proposamenen bat egiteko, baina entzungor egin dute.

Eta halako batean, etxeko telefonoak jo du. Euskaltelekoa ez, baizik eta Vodafonekoa izan da deitu duen teleoperadorea. Laburbilduz, ondoko hau eskaini dit:

  • 20 megarainoko ADSLa (nire etxearen kokapena egiaztatu ondoren, 17 mega inguruko abiadura ‘bermatu’ dit, ikusiko dugu).
  • Finkoetara deitzeko tarifa laua
  • Mugikorretara deitzeko 350 minutu dohainik asteburu eta jaiegunetan
  • 3G pintxoa dohainik + hilean 3 egun dohainik erabiltzeko aukera (Hortik aurrera egun bakoitzeko 2 euro. Garesti, bai!)
  • Wifi N Routerra
  • Hilean 24,90 + BEZ ordainduta lehenengo 9 hilabetetan, eta gero 34,90+BEZ hilean. Lehen 9 hilabete horietan segapotoren bat Vodafonerekin hartuz gero, finkoaren hileko prezioa 24,90ean uzten ei dute.
  • Hori bai, 18 hilabeteko konpromisoarekin (haiek 17 megako abiadura mantentzen duten bitartean).
Vodafoneren ADSL konexio paketea
Vodafoneren ADSL routerrak oso itxura ona du, bide batez. Twonky Server multimedia zerbitzaria ere badakar, bideo eta audioa telebista eta beste hainbat gailutara streaming bidez igortzeko

Total: Euskaltelekoek batere kasurik egin ez didatela kontuan hartuz, eskaintza onartu egin dut.

Eta esan behar dut momentuz tratu aparta eman didatela (erdara hutsez, hori bai): pazientzia eskergaz erantzun didate galdera maltzur guztiei; errepikatzeko eskatu diedanean errepikatu egin didate, berriz deitzeko eskatu diedanean esandako orduan deitu dute puntual-puntual, eta kudeaketa lan guztiak oso azkar egiten ari dira!

Konexio paketea (routerra eta 3G pintxoa) gaur bertan jaso dut,  eskaintza onartu nuenetik astebete pasatu ez bada ere! Seguruena damutu egingo zait, eta udarako hauen kontura ere kristorenak eta bi esango dizkizuet, baina tira, gutxienez Zamudiokoek kobratu nahi zidatenaren erdia kenduko didate!

Kontatuko dizuet baina, bien bitartean, hemen azpian utzi dizuet 20 mega inguruko konexio eskaintzen prezioekin egin dudan taulatxo bat, baten bati baliagarri suertatu ahal zaiolakoan. Movistar eta Ya.com enpresak falta dira hor: bi horiekin arazo oso larriak izan ditut iraganean, eta guztiz baztertuta dauzkat.

Enpin, kontatuko dizuet!

5 iruzkin
  • Bitacoras.com
    2012(e)ko urtarrilak 9 at 23:52

    Información Bitacoras.com…

    Valora en Bitacoras.com: Aurrekoan kontatu nizuen ba, Euskaltelen tarifa aldaketarekin neukan disgustua. Telefonoz, e-mailez zein sare sozialetan ere eskatu diet erdibideko proposamenen bat egiteko, baina entzungor egin dute. Eta halako batean, etxek…..

    Reply
  • Gari Araolaza
    2012(e)ko urtarrilak 12 at 12:41

    Eskerrik asko ikerketa lanagatik! Datorren hilean beharko dut, esan bezala ni ere banoa Movistarretik aurten.

    Kontutan izan, datorren urtean merkeena ziurrenez Euskaltel izango da zuretzat, “bezero berria” izango zarelako!

    Reply
  • joxe
    2012(e)ko urtarrilak 13 at 00:34

    Jejeje, ez larregi fidatu, Gari, badakizu hauek egun batetik bestera aldatzen dituztela tarifak eta auskalo behar duzunerako nola egongo diren…

    Euskaltelekoek gaur deitu didate, telefono linearen kudeaketa Vodafonera pasatzeko agindua jaso dutenean. Orain bai, eskaintza polita egin didate: 43,36 euro hileko BEZ barne orain arteko zerbitzu berdinagatik (24 Mb + Telefonoa + Oinarrizko TB).

    Geratzeko tentauta nago (berez ez daukat kexarik haien zerbitzuaren kalitate teknikoaz), baina seguruenik Vodafonek orain arte egindako lanak kobratu nahi izango dizkit orduan, eta nagia ematen dit erreklamazio eta horrelakoetan sartzeak…

    Ai, hauek dira buruhausteak!!! :)

    Reply
  • Gari Araolaza
    2012(e)ko urtarrilak 13 at 09:03

    Patras? Ni pa coger impulso! Komeni da Euskaltel zigortzea, eskaintza horiek ematen dituzte azken-azken momentuan, ikustean galtzera doazela dena. Ez egin kasurik Joxe, irabaziko dugu!

    Reply
  • Ander Goñi
    2012(e)ko urtarrilak 23 at 15:42

    Guk ere, permanentzia epea amaituta, zenbakiak bota ditugu eta Euskaltel utzita Vodafoneren eskaintza hartu dugu. Famili ugaria izanda Euskaltelek eskaintzen duen %20. beherapenarekin ere, Vodafone baina garestiagoa da.

    Reply
    • joxe
      2012(e)ko urtarrilak 24 at 01:14

      Kontuz ibili hitz ematen duten / benetan eskain dezaketen abiadurarekin. Niri komertzialak 17 Mb esan zidan… eta erreala 5 Mbkoa da… Ez da hil ala bizikoa, klaro, baina segun eta zertarako behar duzun… (eta segun eta 20 Mb eta 6 Mb eskaintzen artean zer prezio diferentzia jartzen duten…)

      Ai, ze lapur koadrilla!!! :(

      Reply
  • […] duela ez asko erabaki nuen etxeko internet konexioa eta telefonoa Vodafonerekin kontratatzea, Euskaltelen prezio politikarekin astebetez flipatu ondoren. Eskaintza ezin gozoagoa egin zidaten Vodafonekoek, eta, tramite guztiak egin ostean, urtarrilaren […]

    Reply
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.