Zi-Fi

Zer telesail ikusi?

Zer telesail ikusi? 7 - teknopata.eus
Zer telesail ikusi? 11 - teknopata.eus
Ezetz ba, ez naizela Klingon bat!!!

Seguru inoiz edo behin gertatu zaizuela: telesail on bat ikusteko gogoekin zabiltzate, baina ez dakizue zein aukeratu. Trantze horretan ei dabil egunotan Makilakixki jauna, esaterako. Egoera bereziki larria izan daiteke gogo duzun telesail bat, Vren bertsio berria, esaterako, bat-batean bertan behera uzten badute (tamalez, gero eta sarriagotan gertatzen da hori).

Baina ez larritu, baliabide ezin aproposagoa aurkitu berri dut Arturo Gogaren blogaren bidez: SFSignal zientzia-fikzioari buruzko atariak mapa edo “flowchart” bat prestatu digu, galdera erraz batzuei erantzunez erabaki ahal izateko zein den ikusi behar dugun hurrengo telesaila. Tituluetako asko ez dira erraz topatzeko modukoak, baina tira, ideia primerakoa da, ezta?

Zer telesail ikusi?
Egin klik handiago ikusteko

Ez horregatik!

4 iruzkin

  • makilakixki
    2011(e)ko ekainak 5 at 10:36

    Aupa hi. Oso erabilgarria flowchart-a, dena den azken zi-fi megaprodukzio hiper-arrakastatsua, lehenengo denboraldiaren amaieran bertan behera utziko dutena ez da ageri. Falling Skies da telesaila, eta itxura ona du : http://www.tnt.tv/series/fallingskies/ Hasi torrentak berotzen!

    Reply
  • joxe
    2011(e)ko ekainak 5 at 16:12

    Uste dut itxaron egingo dudala Fallinskies horrekin zer gertatzen den ikusi arte… total, erdizka geratzeko…

    Bitartean, pentsatzen nabil aukera bat ematea Rodenberryren ‘Earth: Final Conflict’ horri. Iritzi edo aholkurik. maisu? :P

    Reply
  • makilakixki
    2011(e)ko ekainak 5 at 20:27

    Erabat ados zurekin, Gene Rodenberryren telesailak aukera bat merezi du. Deskargatzeeeeeen!

    Reply
  • makilakixki
    2011(e)ko ekainak 5 at 20:35

    Zure sarrerari erantzuna idatzi diot Warp5-en. Aurrera Blog Wars-ak!!!!

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.