Sailkatu gabe

Ezusteko atsegina

Ezusteko atsegina 7 - teknopata.eus

Gero eta gutxiagotan ibiltzen naiz Bilbon. Eta pixkanaka-pixkanaka igertzen noa gero eta arrotzagoa harrigarriagoa egiten zaidala. Bertatik pasatzen naizen bakoitzean topatzen dut ahozabalik uzten nauen zeozer. Lehengoan kartel hau izan zen shocka eragin zidana:

Ezusteko atsegina 11 - teknopata.eus
QR Codeak euskal kartelgintzan?!? Hamaika ikusteko jaio gara!!!
Ezusteko atsegina 12 - teknopata.eus
Disko osoa online entzun daiteke... ... segapototik zuzenean! o.O

Gure horma, faroletan eta abarretan hainbestetan ikusi dugun ohiko kartel horietako bat, kasu honetan Siroka musika taldearen azken lana, Karosi, iragartzekoa (izugarria da zelan hedatzen ari den palindromozaletasuna, ezta?). Aitortu behar dut gero eta kasu gutxiago egiten diedala halakoei, oso bereziak izan behar dute nire arreta deitzeko. Eta honek lortu du bada, ni parean gelditzea!

Ohiko irudia edo titulu handiaren ordez, QR Code handi-handi batek hartzen du kartelaren zatiaren handiena. Eta azpian testu bat (badaezpada ere, jeje): “irakurri kode hau zure segapotoarekin eta entzun edo deskargatu gure azken diskoa”. Halaxe egin dut bada, Barcode Scanner aplikazioa ireki, kartelari argazkia atera, eta hauxe agertu zait pantailan: bigarrenez jarraian ahobete hortz utzi nauen webgune bat, sakelako gailuetarako beren-beregi atondua, disko osoa entzuteko, bytheface deskargatzeko, edota disko-liburu formatuan erosteko aukera ematen duena. Txukun asko eta inolako arazorik gabe. Berez gauza sinplea, bai, baina zer nahi duzue esatea, niri arratsaldea alaitu dit!!!

Zorionak, bada, Sirokako lagunei ideiagatik, baita ideia gauzatzeko era txukunagatik… eta irakurleoi, tira, irakurri goiko argazkia zuen QR aplikazioekin eta esango didazue zer iruditzen zaizuen diskoa! :)

3 iruzkin
  • SIROKA
    2011(e)ko maiatzak 19 at 23:30

    Guri bebai alaitu diguzu arratsaldea! ;)

    Reply
  • joxe
    2011(e)ko maiatzak 19 at 23:57

    Jejeje :) Animo animo! Zorionak egin duzuen lanagatik, flipauta geratu naiz!

    Reply
  • SIROKA
    2011(e)ko maiatzak 20 at 15:27

    QR kodea gero eta gehiago hedatuko dela ikusiko dugu. Edo, behintzat, hori esan digute 2Dzanga-ko lagunek (http://2dzanga.com/), izan ere, beraiek izan ziren mundu honetan sartu gintuztenak. Beraiek egin digute lan guztia (QR kodea sortu, mugikorrera egokitutako webgunea sortu, abestiak igo, estadistikak egin…). Lan izugarria egin dutenak beraiek izan dira. Guk, gero, beraien iradokizunak jarraitu ditugu eta QR kodea kustomizatu dugu, pegatinak egin ditugu eta abar… Harro gaude Sirokako lan berriarekin, baina jende askoren lanagatik izan da posible aurrera ateratzea. Eta orain, Teknopataren txokoan agertzea ohore bat da, agian inoiz helduko ez ginatekeen jendearengana helduko garelako. Eskerrik asko!

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.