Iban Arantzabalen blogean irakur daitekeenez, GOIENA ere hasi da QR kodeak erabiltzen papereko (eta telebistako) edizioetan, sarean aurki daitezkeen eduki gehigarrien URLak emateko. Planteamendu ezberdina da lehengoan komentatu genuen ARGIA
qr code
Beharbada daukana baino askoz garrantzia handiagoa eman diot. Seguruenik, albiste txarrak bata bestearen atzetik irentsi behar ditugun honetan pozteko motiboak baino, aitzakiak behar ditugulako ere izango da. Baina zer arraio:
Aldizkari eta egunkari askok papereko edizio oso potenteak dituzte. Paperezkoetan QR kodeak erabiliz erraz lotu litezke papera eta sarea, edukiei zirkulazio handiagoa ematea errazteko...
Hego-Koreako HomePlus kateak supermerkatu birtualak ireki ditu Seulgo metro geltokietan. Erosketa etxera bidaltzeko, nahikoa da sakelakoa hartu eta geltokietako hormetan dauden produktuen irudiei argazkiak egitea. Ideia bikaina ala beldurgarria?
Gero eta gutxiagotan ibiltzen naiz Bilbon. Eta pixkanaka-pixkanaka igertzen noa gero eta arrotzagoa harrigarriagoa egiten zaidala. Bertatik pasatzen naizen bakoitzean topatzen dut ahozabalik uzten nauen zeozer. Lehengoan kartel hau izan