Sailkatu gabe

Goma tontoak

Goma tontoak 7 - teknopata.eus

Gogoan dituzue garai bateko txinitoen eskumuturrekoak? Zabor pusketa haiek moda-modan jarri ziren garai batean, eta saltzeko okurrentzia izan zuena forratu egin zen, zalantzarik gabe.

Goma tontoak 11 - teknopata.eus
Txinitoa, Flickr-eko El_Enigmari hartutakoa (klik handiago ikuseko)
Goma tontoak 12 - teknopata.eus
Yo es que soy de la Margen Izquierda, y allí toda la vida hemos llevado pulseras mágicas

Hori 80ko hamarkadan izan zen, baina gaur egun ere baditugu antzeko adibideak: PowerBalance eskumuturreko famatuek, esate baterako, gorputzeko energiak orekatzen omen dituzte haien hologramei esker… Munduko futbol txapeldunen energia ere zureganatzeko gauza ei dira… “Siempre hay un roto para un descosido” esaten du nire amak. Eta beti izaten da halako gezur saltzaileei mirakuluak erosteko prest dagoen jendea.

Horregatik gustatu zait gaurko aurkikuntza. Silly Bandz izenekoak ez dira magikoak, ez dute botere berezirik, ez dute inongo zoriona edo oreka erakartzen. Silly dira, hau da, txatxuak, eta Bandz: gomak, alegia. Estatu Batuetako umeak txoratuta omen daude gomatxookin.

Kolore bizietakoak, forma estranbotikoekin, eskumuturrean, belarrian edo sudur puntan jartzeko hala nahi izanez gero: itsaskiak, printzesak, basapiztiak, era guztietakoak daude, baita izpi ultramoreekin kolorez aldatzen direnak ere!  Eta gainera, merke-merkeak dira: 24ko paketea bost eurotan eros daiteke.

Zer, erosiko dugu zakukada bat eta modan jarriko ditugu? Ni neu tentatua nago!!!

Goma tontoak 13 - teknopata.eus

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.