Blogosfera

zortzi@2008… and the Oscar goes toooo…

zortzi@2008... and the Oscar goes toooo... 1 - teknopata.eusAzkenean iritsi da momentua eta, parte hartu duzuen 338 lagunon bozkak kontuan hartuta, hauexek dira euskal blogosferako 2008ko ekarpenik onenak:

Zerbait nabarmentzekotan, akaso, berriz ere zerbitzu praktikoa eskaintzen duten ekimenen presentzia handia eta, nola ez, sare sozialena. Niri neuri bitxia egin zait berez arrotza den FaceBooken presentzia, seguruenik sare sozialek gure egunerokotasunean duten pisuaren isla izan daitekeena. Bestalde, nabarmentzekoa da ere nola, berrikuntzaren urtean, azken bi postuak zaharberritze lanak egin dituzten aspaldiko bi ezagunentzat joan diren. Blogariok ere berrikuntzaren dinamikan sartuta? A, eta nabarmen-nabarmena den beste kontu bat, bozketen orrian ikus dezakezuena, lehenengo bi aukeren eta gainontzekoen boto kopuruen arteko aldeak.

Enpin, boteprontoko inpresioak besterik ez. Zer diozue besteok?

OHARRA: Irabazleok, wikian dituzue zuen orrietan, nahi izanez gero, jartzeko moduko bannerrak (bai, badakit ez direla oso politak, baina zer nahi duzue, dagoen aurekontuarekin…!)

2 iruzkin

  • arraytxiki » Arraytxiki Web Lab sei@2008 saria
    2009(e)ko otsailak 2 at 16:40

    […] aurten, sortu berria den laborategiak eskuratu du zortzi@2008ko sarietako bat, seigarrena, hain zuzen ere, 38 bozkarekin (%11). Sustatun irakurri dezakezue […]

    Reply
  • haritz
    haritz
    2009(e)ko otsailak 3 at 02:11

    bederatzi@2009an erabili ezazu And the @ goes tooo… ala And the at sign goes tooo…

    Apur bat aldatzearren, diñot… ;)

    Eskerrik asko Joxe eta ea datorren edizioan beste hainbat ekimen, edo gehiago, aurkezten diren.

    Nik irabazle bat dagoeneko aurrikusten dut… ezetz asmatu? :P

    Reply
  • ibusg
    2009(e)ko otsailak 3 at 20:03

    mila esker, lehiaketa antolatzeagatik. bata bestearen berri jakiteko ere modu bat da.

    nik dakidan leku batean, puztu-puztu eginda daude emaitzekin. :-)

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.