ApliakBlogosfera

WordPress trikimailua: etiketa edo bilaketa baten RSS jarioa

Golden Boy RSS by Lumaxart

Aurrekoan Benitok egindako eskaeraren harira, ikerketa lan sakon eta metodiko batzuk egiten ibili naiz, eta WordPress erabiltzaileok seguruenik erabilgarri iritziko diozuen trikimailutxo bat ikasi dut gaurkoan. Honatx:

1. galdera: bada modurik WordPressen etiketa baten RSS jarioa ateratzeko?

Bai horixe! Bi modu ezberdin daude, blogak erabiltzen duen URL motaren arabera, baina biak ere oso errazak dira:

  • URL garbia: http://www.teknopata.eus/tag/amarauna esate baterako. Zure blogeko URLak horrelakoak badira, nahiko da /feed gehitzea URLaren amaieran, etiketaren RSSa eskuratzeko. Aurreko kasuan, beraz, honelaxe geratuko litzateke gure RSSa: http://www.teknopata.eus/tag/amarauna/feed
  • URL zikina: blog honetan erabiltzen dugunaren moduko URLen kasuan (http://www.teknopata.eus/?tag=amarauna), honako hau gehitu behar zaio URLari: &feed=rss2. Aurreko adibideari jarraiki, beraz, http://www.teknopata.eus/?tag=amarauna&feed=rss2 idatzi beharko genuke ‘amarauna’ etiketaren jarioa eskuratzeko.

2. galdera: egin daiteke gauza bera bilaketekin?

Bai horixe! Eta gainera, kasu honetan bilaketaren URLa beti da zikina: http://www.teknopata.eus/?s=palm. Aurrekoan bezalaxe, horri &feed=rss2 gehitzea baino ez dago bilaketaren RSSa eskuratzeko: http://www.teknopata.eus/?s=palm&feed=rss2, adbibidez.

Baietz ona?

Beno, ba meritua dagokionari aitortu beharko zaio. Izan ere, bi trikimailutxook hemendik atera ditut. Bakoitzari berea, ezta? :)

3 iruzkin
  • haritz
    haritz
    2009(e)ko otsailak 3 at 01:59

    Horixe bera zen nik irudikatu soilik egin nuena… Ona!
    Orduan, amarauna podcasta noizko iTunesen? ;)

    Reply
  • haritz
    haritz
    2009(e)ko otsailak 3 at 02:05

    Amaraunari dagokion mezua irakurri aurretik idatzi dut goiko hau… Beraz, orain RSS “diskriminatzailea” iTunesen sartu eta, voila.

    I’m sorry, elkartean marmitakoa egiten hasi zen arratsaldea igande goizalderaino luzatu zen Donostian. Ulertzen duzu zergatik behar dudan podcast hori nire iPodean? :D

    Reply
  • joxe
    2009(e)ko otsailak 3 at 11:03

    Joe, geldoak zarete gero marmitakoa prestatzen! :P

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.