Batzuek esango didazue sekulako muturra dudala. Beste batzuek oso ideia ona dela. Eta beste batzuek ea ez dudan beste ezer hoberik egiteko. Eta seguruenik denok izango duzue arrazoi parte bat. Baina tira: neure blogean ezin badut esan burutik pasatzen zaidana, esango didazue bada, non bestela!!!

Harira: txoko hau ezagutzen baduzu, honezkero zuretzat ez da sekretua zeeeeeenbat gustatzen zaizkidan zozketak. Izugarri ondo pasatzen dut saritxoak zuen artean banatzeko gaiztakeriak pentsatzen. (Uste dut Mayra Gomez-Kemp konplexu apur bat badudala, bai). Baina bueno, orain arte ikusi dudanagatik, zuek ere ez duzue txarto pasatzen horrelakoetan, ezta?
Bloga ezezaguna baduzu ere, izenagatik azkar sumatuko zenuen: teknologia eta era guztietako trepetatxoak ere oso gogoko ditut. Horregatik, egiten ditudan zozketa horiek normalean gailu teknologikoak izaten dira.
Aspalditik nago tentatuta, beste webgune batzuetan ikusi dudan bezalaxe, smartphone baten zozketa egiteko. Arazo bakarra du horrek: smartphoneak garestiak dira, eta blogarekin ez dut zentimo bat ere irabazten. Beraz, ezin dut oparitzeko smartphone hori neure kabuz erosi.

Alternatiba bila hasi, eta beste modu batera ere saiatu naiz: hainbat smartphone egile eta saltzailerekin jarri naiz harremanetan azken hileotan, ea animatuko liratekeen telefono bat oparitzen, publi apur bat egitearen truke. Eta, zera, ezetzik ez dut jaso: batzuek erantzun ere ez dute egin; eta besteek oso modu atseginean esan didate blog hau oso txikia dela, euskaraz dela eta ez dutela tutik ulertzen, eta horrelako gauzak (zozketatzeko telefonoak dohainik bidaltzea) ‘konfiantzazko’ blogekin egiten dituztela soilik. Konfiantza hori -ulertu dudanez- haien prentsa oharrak oso-osorik kaleratuz irabazten da. Eta hori ere ez da kontua, ezta?
Total: hirugarren modu bat ere bururatu zaidala. Baina, ai! Modu horrek zure parte hartze zuzena behar du. Beraz, lagunduko didazu smartphone bat erosten, egun batzuetan proba egin eta gero zuen artean zotz egiteko? Egin klik hemen gehiago jakiteko :).
Telefonoa eskuratzen laguntzen badidazue, probatu ondoren #crowdzozketa egingo dut. #tristeadaeskatzea http://t.co/sb5fT4CdzB
@joxe Bi euroak eskura ematea onartzen duzu?
Ubuntu Phone sistema probatu nahi duzu? Parte hartu #crowdzozketa n! http://t.co/qXiizzgimO
@joxe joe, esan eta egin! #berbakogizona
@joxe ups! Iphonean ez dut bitcoin botoia ikusten http://t.co/uw2o5vXlg6
RT @joxe: Ubuntu Phone sistema probatu nahi duzu? Parte hartu #crowdzozketa n! http://t.co/qXiizzgimO
Hau bai frikadea! ;-) RT @joxe: Ubuntu Phone sistema probatu nahi duzu? Parte hartu #crowdzozketa n! http://t.co/VcLd9C1DpB
RT @jorbe: Hau bai frikadea! ;-) RT @joxe: Ubuntu Phone sistema probatu nahi duzu? Parte hartu #crowdzozketa n! http://t.co/VcLd9C1DpB
Parte hartu #crowdzozketa n eta lortu smartphone bat 2 euro baino gutxiagoren truke! Iuju! http://t.co/9Ljpl74pUZ
Bueno ta orduan zer? #crowdzozketa n parte hartu behar duzue ala ez? http://t.co/zXS4rw8Ssm
RT @joxe: Bueno ta orduan zer? #crowdzozketa n parte hartu behar duzue ala ez? http://t.co/zXS4rw8Ssm
Lagunduko didazue #crowdzozketa rekin? http://t.co/1LlQhzAeTw
Ubuntu Linux zure telefonoan? #crowdzozketa rekin posible da! http://t.co/o4Hv038fZG
RT @joxe: Ubuntu Linux zure telefonoan? #crowdzozketa rekin posible da! http://t.co/o4Hv038fZG
Orduan zer, ez duzue Ubuntudun telefon bat nahi? http://t.co/zXS4rw8Ssm #crowdzozketa
Ez du ematen da sistema txarra dropcoin hori baina beste toki batetan Nire txartelaren datuak ematea nagia emateaz gain ez dut gustuko egia esan. Paypal hedatuago dago eta sistema ona izan zitekeen ere. Aztertu duzu dropcoin gain beste bide batzuk gehitzea?
Mmmm… bueno, uste dut ez dela ideia ona aukera larregi ematea, baina egingo dut saiakera bat Paypal botoia jartzeko iluntzean…
WOWOWOWOW!!! Zuen laguntzarekin, Teknopataren Txokoan inoizko saririk baliotsuena #crowdzozketa tuko dut!!! http://t.co/kNKLuLEuE1
RT @joxe: WOWOWOWOW!!! Zuen laguntzarekin, Teknopataren Txokoan inoizko saririk baliotsuena #crowdzozketa tuko dut!!! http://t.co/kNKLuLEuE1
Eginda. Ea geratzen diren 10 egunetan …
Eskeeerrrik askooo jaunaaaaaaa :-)