KolaborazioakKomunikazioa

Blogariak Amaraunean, 2009/02/01

puntueusEiTBren Bilboko egoitzako atezainarekin gorabeheratxoak izan ondoren (kaixo Monika eta Elene!), bertatik aritu gara gaur Benito Fiz, Josi Sierra eta hirurok. Hizpide nagusia, nola ez, PuntuEus elkartearen sorrera izan dugu, baina bestelako gai batzuk ere aipatu ditugu tartean: Librezaleko lagunek jaso berri duten ARGIA saria (zorionak, koadrilla!!!), SEMI ekimena

Edukiez gain, hala ere, gaurkoan bi nobedade aipatu behar dira ezinbestean, biak ere mundua konkistatzeko gure planarekin hertsiki lotuak: alde batetik, lehenengo aldiz lortu duela Josik ikasturte osoan saiatu ondoren, Ustreamen ikasturte hasieran sortu genuen AMARAUNA TB martxan jartzea (uste dut 4. grabazioa dela gaur goizekoa). Ematen du arazo txikiren bat dagoela oraindik audioarekin, baina tira, zerbait aurreratu dugu behintzat. Gainera, iPodzale eta iPhonemenpekotasuna pairatzen duzuenontzat, orain, Haritz Rodriguezen trebeziari esker, aukera duzue podcast honen harpidetza iTunes bidez egiteko. Nik neuk nahiago dut blogetik zuzenean sartzen bazarete, inoiz komentariotxoren bat edo zerabit uzteko, baina tira, hor beste aukera bat! :)

PD.: Benitok eskatuta, RSS jario estandarragoa ere aurkitu dut, iTunes ez den beste aplikazioren bat erabiltzen duzuenontzako. (Egia esan, iTunesekin ere erabil dezakezue, Amarauneko audioetara soilik harpidetu nahi baduzue: Helbidea kopiatu eta iTuneseko Avanzado > Subscribirse a un podcast menuan itsastea besterik ez duzue).

Enpin, bestela, betiko moduan, hor azpian gaurko tartetxoa. On egin!

Play

5 iruzkin

  • Benito
    2009(e)ko otsailak 1 at 21:47

    Eta podcast jario “korrienteago” bat?

    Reply
  • joxe
    2009(e)ko otsailak 1 at 21:53

    Uste dut blogaren jario arruntak balioko dizula:

    http://www.teknopata.net/?feed=rss2

    Aproba egiten baduzu esan balio duen ala ez, bale?

    Reply
  • Benito
    2009(e)ko otsailak 2 at 03:24

    Balio du, bai. Kontua da jario horretan Amarauneko saioak eta bestelako mezuak nahasten direla. Ez daukazu etiketa batentzako jariorik? “Amarauna” etiketarentzat adibidez?

    Reply
  • Tarantino
    2009(e)ko otsailak 2 at 15:30

    Oaintxe sartu nauk Amarauna telebistan webgunian ta .eus gaiai buruzko bideua nahiko txukun aitzen dek. Josikin giro ona asegurauta ziok betire, asike, etzaudete gaixki solasian. Segi saio geyo jartzen ta entzuten jarraituko yau. Aber zeñek botatzen dun paridaik haundina.

    Reply
  • joxe
    2009(e)ko otsailak 2 at 21:54

    @bontxi ikerlan sakon eta nekoso samar baten ondoren, aurkitu dut rss estandarragoa eta eduki aldetik murritzagoa. Hauxe: http://www.teknopata.net/?tag=amarauna&feed=rss2

    Ez horregatik!

    @Tarantino pieza ederra egina dago Josi, bai, edozein egunetan gitarra ta guzti agertuko zaigu estudioan!. MIla esker iruzkina uzteagatik! :)

    Reply
  • […] Benitok egindako eskaeraren harira, ikerketa lan sakon eta metodiko batzuk egiten ibili naiz, eta WordPress erabiltzaileok seguruenik […]

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.