Trepetak

E-gunkariak

flepiaAtzo Amazonek Kindle2 aurkezten zuen bitartean, Munduko beste puntan, Japonian, Amazonen gailu berria pleistozenokotzat hartzeko moduko beste baten probak egiten ari da Fujitsu. Gainera, aparailua bera probatzeaz gain, hura erabiltzeko modu berriak ere aztertzen ari dira.

“Termina Kinshicho Fujiya Restaurant” jatetxeko bezeroek kafea ateraten dieten bitartean entretenitzeko eta informatzeko (formatzeko ere bai, akaso) aukera berria dute egunotan. Hain zuzen ere, Fujitsuk, Softbank Telecom eta Mainichi Newspapers enpresekin batera, eguneko albisteak, iragarkiak eta abarrak ikusteko aukera eskaintzen die jatetxeko bezeroei, bertako mahaietan libre uzteko jarri dituzten zenbait FLEPia terminali esker. Terminal horiek koloretako paper elektronikoa darabilte, eta haririk gabeko konexioen bidez jasotzen dituzte erabiltzaileek kontsulta ditzaketen edukiak (Mainichi Shogakusei Shimbun egunkaria, Fujiya jatetxearen iragarkiak, tren ordutegiak eta eguraldi iragarpenak).

flepia2Esperimentuan parte hartu duten enpresek neurtu nahi dute gailu berriek norainoko onarpen maila duten albisteak irakurtzeko euskarri gisa, eta, bide batez, zerbitzuak nolako eragina duen saltokiaren salmentatan eta bezeroen asebetetze mailan.

Paper elektronikoko gailuok orrialdea aldatzean soilik kontsumitzen dute energia. Oso kontsumo txikia dute beraz, eta nahikoa da egunean behin kargatzea, saltokia itxi ondoren.

Via: TechOn
4 iruzkin
  • Benito
    2009(e)ko otsailak 11 at 03:31

    Teknopataren txokoa irakurri entremesak pikatzen ditugun bitartean… Hori eskaintzen duen lehenengo jatetxean afaria nire kontu.

    Reply
  • Maite
    2009(e)ko otsailak 11 at 09:20

    Benito, iristen zaizu beste bati ordaintzeko? Ni ere “apuntatzen” naiz… ;-) Portzierto, izugarri gustatzen zaizkit horrelako tramankuluak!!!

    Reply
  • Benito
    2009(e)ko otsailak 12 at 00:19

    Dirua ez da arazoa (bilbainoa izatea zer den!), baina ausartuko zara teknopaten janariarekin? Benetan?

    Reply
  • joxe
    2009(e)ko otsailak 12 at 00:55

    Bueno, bueno, telepizza danok probatu dugu inoiz eta ez da hainbesterako! :P

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.