Gero eta gehiago kostatzen zait nire maczaletasunari eustea. “Indartsua izan behar duzu, Joxe”, errepikatzen diot neure buruari. “Ez etsi, eutsi!”.
Baina gero eta zailagoa da, benetan! Applek azken boladan egin dituen barrabaskeriak gutxi balira, botoi bakarrari uko egitea gutxi balitz, Steve Jobs karismatikoaren gainbehera gutxi balitz… …gaur jakin dut Macintosha Jobsekin batera sortu zuen Steve Wozniak bera, Apple filantropia kontuengatik utzi egin zuena, Estatu Batuetako ABC telebistaren Dancing with the Stars saioan agertu behar dela… Mira Quien Baila-n, hain zuzen ere!
Zer izango da hurrengoa? E? E? Jonathan Ive El diario de Patricia-n? Baina zer infernu klase da hau?!? Baina zer egin dizuet nik hau merezi izatekoooo!
Beno…bere bikotea ez da Balmmer izango ezta? xD
Bo, kasurako, hain baju erorita, Carmen Sevilla bera ere izan liteke. Erraz imagina ditzaket biak batera RAP bat perpetratzen…
Ai, munduaren akabera da hau, seinaleak dira!!!