Trepetak

Errobot guztiak ez baitatoz Japoniatik…

Askotan egin dugu barre japoniarrek errobotekiko duten fijazio horrekin, baina kontuz gero… hurbilago ere baditugu errobotzale amorratuak.

Bale, euskal errobotek ez dute (oraindik) silikonazko azalik, eta ez dakit zenbat servomotore aurpegiarekin keinu kirrikagarriak egiteko, baina ez dira makalak hala ere, eta maila handiko lehiaketak irabazten dituzte. Ikusi, ikusi bestela:


euskaltube.com bideoak | Izenburua: robocampeones-10 | Erabiltzailea: alfonso

Irudiotan ikus dezakezuena Dora da, Zallako DBHko 4. mailako ikasleek Madrilgo Robocampeones lehiaketara maiatzaren amaieran aurkeztu zuten errobota.  Bai eta lehiaketa irabazi ere! Egia esan, hori baino askoz ere informazio gehiago ez dut aurkitu honen inguruan, baina, enpin, beti da pozgarri errobotak (eta errobotgileak ere) hain urrun ez ditugula jakitea!

Info apur bat gehiago hemen eta hemen.

5 iruzkin

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.