astelehena - 2007(e)ko uztailak 09
Txikitan bezala
Denbora batetik hona ezin ikusia hartu diet auzoko katuei. Inguruetako obrak hasi zirenean etxe gabe utzi zituzten sagu eta arratoi guztiak jan zitzaten ekarri omen zituzten... baina gaua iristen denean, isilka eta inork ez ikusteko bereak eta bi egiten, auzoko atso guzti-guztiak jaisten dira kalera, eguneko sobrak plastikozko erretilu batean, eta izkina guztietan uzten diete jana.
Etiketak: katua pozoina euskaraz Dotakon