asteartea - 2006(e)ko azaroak 28
Eskerrik asko, etorkin jaun txit errespetagarria!
Lagun batek afaltzera gonbidatu nau gaur. Ados,
Telepizzara joan gara ez da beste munduko ezer izan... baina hara non afari
kutre-merke-koipetsu-barregarria izan behar zuena, bat-bateko buruko min bihurtu
den.
Pizzeriara sartu eta berehala fijatu naiz nire aurrean, apur bat eskumatara eserita zegoen itxura zarrapastroso samarreko morroi altu batean. Beltzarana, mairua akaso, argal-argala, oso osasuntsu ez dabilenaren aurpegikera zuen... Ez du ezer eskatu, ez jateko eta ez edateko, baina Gran Viako arropa denda garesti eta snob horietako baten poltsa eder eta dotorea zerabilen eskutan (poltsa bera gure afaria baino garestiagoa zen, seguru). Barruan zeuden gauza guztiak atera ditu banan-banan mahai baten gianera, arreta (eta urduritasun) handiz aztertu, eta berriro sartu ditu: sakeleko telefono bat, diruzorro bat... hasieran pentsatu dut beharbada kotnuratu dela ez zeukala dirurik aldean afaltzeko (niri askotan gertatzen zait hori azken bolada honetan, kreditu-txartel madarikatuen eraginez).
Baina ideia hori berehala deskartatu dut, diruzorroko agiri eta diru guztiak atera, dirua poltsikora sartu, eta zorroa eta gainontzeko agiriak poltsa garesti eta snobera sartu dituenean. Nik, badaezpada, duela hilabete eskas arrebak urtebetetzerako oparitutako riñonera nire eskumako aulkitik kendu dut eta ezkerreko aldean jarri dut, zoruan, nire oina eta paretaren artean tinko eutsita (hala uste nuen behintzat).
Halako batean lagna etorri da eskatutako 'afariarekin'... eta berbetan egon gara alkitrana irensten genuen bitartean. Zeharka ikusi ahal izan dut ditxosozko morroia alde egiten, kalerantz pentsatu dut... ...aina afaldutakoan konturatu naiz oker nengoela: harekin batera desagertuta egon baita nire riñonera maitea, eta barruan, are maiteago, gidatzeko karneta eta nire gatxet guztiak: PDA, Teklatua, Nikon argaki kamera... zaharrena PDA izango da, uste dut urtebete egin duela egunotan. Kamera, udan erositakoa... eta teklatuak hilabete ere ez du...
Eta han doaz hirurak, bizipen eta abentura berrien bila, tipi-tapa, drogaren zulo beltzak irentsitako jatorri musulmaneko etorkin jaun txit errespetagarriak haiei (eta haien truke ordaindu nituen 600 euroei) emandako askatasunari esker.
Eskerrik asko nire gatxeten izenean, jatorri musulmaneko etorkin jaun txit errespetagarria, haientzako bizimodu berria lortzeko ahaleginagatik. Eskerrik asko lapurtu didazun laneko telefonora (* Kaixo Maider!) deitu dudanean nire arbaso guzti-guztien aipamena egiteagatik, haietako bat ere ahaztu barik. Eta eskerrik asko, etorkin jaun txit errespetagarria, nire teknopatiatik askatu nauzulako; eta, txarraren barruan, ni eta nire lagunaren kontra inolako bortzarik erabili ez duzulako (egin zidaten aurreko atrakoan odolez betetako xiringa batez mehatxatu ninduten!). Alak bedeinka zaitzala, majo!
Badaezpada, beste teknopataren batek Bilbo inguruan egunotan eskaintza zoragarririk jasotzen baldin badu, hauek dira lapurtu dizkidaten trasteen serie zenbakiak:
Palm Lifedrive S/N PVG0M7H5V0A3
Nikon CoolPix 7900 Silver S/N 45376433
Telefonoa Motorola bat da, ez dakit zein modelokoa, nahiko oinarrizkoa. Etxera heldu naizenean Vodafonera deitu dut zenbakia blokeatzeko (Kaixo berriro, Maider!) baina ez dakit ordura arte azal iluneko gure lagunak bere familiarekin dohainik hitz egiteko desiorik sentitu duen...
Etiketak: