Tximeleta kontuak (2)


Aurrekoan kontatu nizuen abentura ez da oraindik amaitu...


Halakoxea omen da tximleta ditxosozkoa...
...baina, egia esan, ez dut aurrekoan beste luzatzeko gogorik. Laburbilduz, 'Tximeletaren' matxura ditxosozkoaren eraginez:

- Sei egun daramat kotxe barik, eta etxetik lanera 30 kilometro daudela kontuan hartuta ez da txantxetako kontua.
- 271 euro kobratu nahi izan dizkidate aldatu beharreko pieza baten truke, kotxearen garantia luzatzeko duela hile gutxi ia 500 euro ordaindu banituen ere.
-Garantia luzatzeko kontratuan behin eta berriro azaltzen den ordezko autoaren berririk ez dut izan, eta espreski eskatu dudanean ere, ukatu egin didate: "en este momento no tenemos ninguno disponible".
-Aurreko guztia Citroenen Bezeroarekiko Arreta Zerbitzuari jakinaraztea ezinezkoa da: telefonoa ez dute hartzen, eta web bidezko erreklamazio orria ez dabil.

-Bizikletan ibiltzen ikasi behar dut, oraingoan bai!!!

asteartea - 2007(e)ko urtarrilak 30 ยท 23:15
| | | | |

Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us