Tximeleta III - Reloaded


Beeeeno beno beno... amaitu dira azkenean [kotxearekin lotutako] tximeleta kontuak. Gaur lanean nengoela, dei bat jaso dut, nire intxaur oskola konponduta zegoela eta bila joateko. Eskerrak Aritza lankide txit prestuak Abadiñotik Zoronotzaraino hurbildu nauen!!!

Izan ere, goizean, deia jaso baino lehen, Citroenen bezeroarekiko Arreta zerbitzuarekin hitz egitea lortu dut, Maria Baeza edo antzeko izen bat zuen batekin. istorieta guztia kontatu diot, esan diot espreski ukatu didatela kontratuan agertzen den ordezko kotxea... elkarrizketaren amaiera surrealista samarra izan da...

Neu.- ...eta oso haserre nago denbora eta diru pilo bat ari naizelako galtzen, eta nire kontratuan agertzen den ordezko auto hori espreski ukatu didatelako...
Baeza andereñoa.- Bada, zuk eskubide osoa daukazu auto hori eskuratzeko konponketa 24 ordu baino gehiago luzatzen bada...
Neu.- Bai, badakit, baina ukatu egin didate
Baeza andereñoa.- Ba, ez dakit, berriro eskatu...
Neu.- baina ea, zuek ez al zarete Citroenen zentrala? Zuen menpeko batek kontratua betetzen ez badu, zuen erantzukizuna da, ezta, nik zuekin daukat kontratua...!
B.A.- Ez, ez, erantzukizuna tailerrari dagokio, edo zure autoa jaso zuen gruari, ez Citroeni...
Neu.- Beraz, hortik ez duzue ezer egingo hau guztia konpontzeko?
B.A.- Ez jauna, ezin dugu eta. Jo berriro tailerrera, nik ezin dizut besterik esan. besterik behar al duzu, jauna?
Neu.- (Erabat harrituta eta jokoz kanpo)... ez, ez.
B.A.- Tira bada, jauna, egun ona izan dezazula eta mila esker Citroenen arreta zerbitzura deitzeagatik.
Neu.- Agur bai...

Bi erabaki hartu ditut ekarrizketa horren ostean:

1.- Bihar bertan nire herriko Kontsumo Bulegora jotzea zuzenean. Seguruenik ezin izango dute ezer egin (tailerretakoek ederki asko arduratu dira haientzako konprometigarri izan daitekeen idatzizko agiri bat bera ere ez ematen), baina sikieran pataleoa nonbait jasota gera dadin.

2.- Joxe Arantzabalek irekitako bideari jarraiki, liburu bat idatziko dut istorio rokanbolesko hau guztia kontatzeko. Durangoko Azokaren aurtengo edizioan prest egongo da... horra hor:






osteguna - 2007(e)ko otsailak 01 · 00:30
| | | | |

Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us