SOS Teknopata!!!


Dakizuenez, aste honetan nire gatxetoriñonera lapurtu didate. Barruan, jadanik berreskuratu dudan gidatzeko karnetaz gain, Palm Lifedrive PDA bat, harentzako telkatu tolesgarria, Nikon Coolpix 7900 kamera bat, Motorola telefono bat, hainbat kable, pendrive eta adaptadore zihoazen...

...traste horietako gehienak honezkero *EZINBESTEKOAK* bihurut zaizkit eguneroko bizitzan (lanerako zein lanetik kanpo ere). Kontuak egiten egon naiz eta euskalgintzako nire soldata tristearekin urteak beharko ditut lapurtu didaten guztia berriro erosi ahal izateko... Lagunduko ahal didazu? Euro pare bat baino ez bada ere, bihotzez eskertuko dizut!

Laguntzeko gogoa baduzu hemen behean (eta eskumako menuan ere) aurkituko duzun botoiari sakatzea baino ez duzu. Hor nahi duzun kopurua pasatu ahal izango didazu, PayPal bidez, zure Paypal kontua zein kreditu txarteleko zenbakia erabiliz. Lagundu, mesedez! Nire gatxetik gabe ez naiz ezer!

Benga ba, nik badakit hau jende askok irakurtzen duela, eta seguru nago irakurle bakoitzak pare bat euro jarrita berehala itzuli ahal izango naizela nire eguneroko teknobizimodura.

Tristea da eskatzea, baina are tristeago lapurtzea!

Mila esker!


asteazkena - 2006(e)ko azaroak 29 · 23:51
| | | | |

Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us