asteazkena - 2006(e)ko azaroak 29
Etorkin jaun txit errespetagarriaren joan etorriak... eta neureak
Atzo fakturak bilatzen egon ostean, gaur Bilboko
udaltzaingoarengana joan naiz berriro lapurtu dizkidaten traste guztien serie
zenbakiak eta deskribapen zehatzak eramatera. Alferrik, badakit, baina tira,
itxaropena da galdu behar den azkena, ezta? Salaketa agiria ondo beteta Cash
Converters eta antzeko leku pare batera joan naiz nire
zerrendatxoarekin...
...eta etxera itzultzean, auzokide batek nire
traste guztien poltsa berean zegoen gidatzeko karneta ekarri dit. Bere iloba
batek aurkitu omen du... ...non eta Loiuko aireportuan! Auskalo munduko zein
puntatan egongo diren honezkero nire poltsa, barruan neraman guztia, eta etorkin
jaun txit errespetagarria!
Pentsatzen nabil Estatu Batuetan batzuetan egten dutena egitea: donazioak egiteko modurik jarriz gero, lagunduko dit euskal blogosferak lapurtutako trasteen ordezkoak erosteko dirua batzen? SOS TEKNOPATA edo antzeko zerbait antolatu beharra daukat!
Enfin, eta bitartean, aurkik hondatuta jarraitzen du, ezta?

Etiketak: