Obratan gaude! 


Kontuz, lanak!

Nahiko agerikoa da, baina badaezpada ere, ohartarazi beharra dago: obratan gaude! Barkatu eragozpenak eta, batez ere, erabili kaskoa!


Hau idatzeko erabiltzen dudan iBlog aplikazioaren bertsio berria ateratzekotan dabilela aprobetxatuz, blog osoari goitik beherako errepasoa ematea erabaki dut.

Berez ingelesez datorren txantiloia euskaratzen eta neure gustura moldatzen nabil egunotan, eta bukatzen dudan bitartean baliteke arazoren bat sortzea blogean nabigatzean. Gauza handirik ez duzue galduko hala gertatzen bada baina tira, barkamena eskatzen dizuet aldez aurretik!


asteazkena - 2007(e)ko uztailak 04 · 23:11
| | | | |

Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us