osteguna - 2006(e)ko azaroak 23
Teknopata naiz...
Goizean publikoki onartu behar izan dut laneko 'frikia' naizela, beti nire gatxetekin gora eta behera. Egia esan, onartzea beste erremediorik ez dut izan: Topaguneak antolatutako Aisia euskaraz bizi jardunaldien jarraipena egitea zen gaurko neukan lana eta, laneko portatil bakarra aurkezpenetarako erabili behar zenez, eskuko ordenagailua (Palm LifeDrive bat), eta lehengoan urtebetetzerako oparitu zidaten haririk gabeko teklatua atera ditut oharrak zuzenean hartzeko gero ordenagailuan berriro pikatu beharrik gabe.
Bazkalorduan jendea galdeza ibili da ea zertan oten nenbilen traste horrekin gora eta behera, eta hor konturatu naiz lotsa puntu batez azaldu dudala hori PDA bat zela eta oharrak jasotzeko erabiltzen ari nintzela eta... bizio txiki bat aitortzen duenaren sentsazio horrekin. Eta ondorio bat atera dut: teknopata naiz! (Asmatuta egongo da hitz hori? Ilusioa egiten dit kontzeptu berri bat asmatzea!)
Baina txarrena izan da bulegora bueltatu eta, ordenagailua piztu ondorengo ohiko erritualari ekin diodanean... Oh my God! Munduan gerta daitekeen txarrena gertatu da gaur arratsaldean: www.aurki.com tekleatu eta... ezertxo ere ez! Zero! Zerbitzariaren errore mezua! -Diooooos! Nola egingo dut orain blogosferan jardunaldien berri dagoen jakiteko? A! Bai! Eta, arrapalada batean, www.zabaldu.com helbidea eman diot Firefox azeritxoari... eta zain geratu naiz... ...eta zain... ...eta zain... eta azkenean... Ai ene! Beste errore mezu bat!
Umezurtz sentitu naiz bat-batean. Munduaren akabera izango balitz moduan. Eta horrek bazkalorduko tesia berretsi baino ez du egin: teknopata hutsa naiz! (oraindik ere estu & larri nabil, bai aurkik eta bai zabalduk erroreak ematen segitzen dutelako. Zer egingo dut orain nire bizitzarekin?
Etiketak: