NabarmenakTrikimailuak

Nola erabili testu estiloak Whatsappen idatzeko

Ia-ia urtebete da Whatsappek mezuetan testu estiloduna erabiltzkeo aukera gaitu zuela, baina jende askok ez daki nola erabili (edo erabil daitekeenik ere!)
whatsapp letra beltza

Urtebete-edo izango da Whatsapp-ek iragarri zuela testu-estiloak onartzen hasiko zela, baina oraindik jende asko harritzen zait erabiltzen ditudanean. Egia esan, aukera hori ez dago oso ondo dokumentatuta, (neuk ere galdetu eta galdetu ibili behar izan nuen bere garaian), eta beraz bati baino gehiagori ondo etorriko zaio gogoraraztea. Formatu bereziak erabiltzeko, formatua non hasi eta non bukatu behar den markatzea baino ez dago, karaktere berezi batez (ai, malkotxo bat irten zait oraintxe, WordStar eta WordPerfect mitikoen  garaiak gogoratuz!) Hona, bada, aukeren zerrenda osoa

Nola idatzi letra lodiz Whatsappen

Hizki lodiz, beltzez edo negritaz idazteko, nahikoa da nabarmendu beharreko testua bi izar (*) edo asteriskoren artean kokatzea.

whatsapp letra beltza
Letrak lodiz markatzeko, asterisko bana jarri behar dugu nabarmendu beharreko testuaren alde banatan (eta espaziorik gabe, bestela ez dabil, e?!?).

Nola idatzi etzanaz Whatsappen

Letra etzan edo kurtsibaz idazteko, berriz, azpimarra (_) erabiliko dugu, izarraren ordez.

whatsapp etzana kurtsiba
Letra etzana lortzeko, azpimarrak jarri behar ditugu nabarmendu nahi dugun testuaren hasieran eta bukaeran .(Gogoratu: espaziorik  gabe!).
Nola erabili testu estiloak Whatsappen idatzeko 8 - teknopata.eus
Tilde karakterea, Swiftkey teklatuan

Nola tatxatu zirriborratu marratu testua Whatsappen

Testuari, berriz, marra jarri nahi badiogu gainean, nahikoa dugu tilde karakterea (~) erabiltzea. (Tilde karakterea zure teklatuko sinboloetan aurkituko duzu, kortxeteak, puntu eta koma, eta halakoekin batera).

whatsapp-zirrimarra
Testua marratxo batez zirriborratzeko marratzeko, tilde (~) karakterea erabili. BAI, HAU ERE ESPAZIORIK GABE!!!

Ale, ez horregatik, e? Segi lagunak txunditzera! :-)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.