NabarmenakTrepetak

Hau ez da Terminator

Errusiar Federazioak robot bat bidali nahi omen du espaziora 2021ean. Badaezpada, momentuz pistolekin tiro egiten irakatsi dio.
Hau ez da Terminator 7 - teknopata.eus

Dmitry Rogozin Errusiako presidenteordea da, eta defentsa gaiak ere eramaten ditu. Aurrekoan, txio inkietante hau bota zuen, harro-harro:

Hau da (gutxi gorabehera): “FEDOR robot-plataformak bi eskuekin tiro egiteko ahalmena erakutsi du. Motrizitate-gaitasun finak eta erabakiak hartzeko algoritmoak ere lantzen ari gara”.

Baina lasai, e? Robot berriaren balentria armamentistikoak erakusten dituen beste bideo bat txikoatu ostean, Rogozinek argi azaldu baitu: Ez gabiltza Terminator bat sortzen, hainbat esparrutan oso erabilgarria izango den adimen artifiziala baino“. Izatez, FEDORren ageriko helburua espaziora bidaiatzea da. 2021ean bidali nahi dute izarretara: Errusiar Federazioak espaziora igortzen duen hurrengo ontziaren eskifaiako kide bakarra izan liteke, gauzak ondo bidean.

Han-hemenka ikusi daitezkeen irudietan, agerian geratzen da FEDORrek asko ikasi duela dagoeneko: honezkero gauza da hainbat tresna erabiltzeko, bonbilak aldatzeko edota, besteak bestea, auto bat gidatzeko!!! (Kontuz, Uber!!!)

Hau ez da Terminator 11 - teknopata.eus
Ikerketa Aurreratuen Fundazioa irakurri eta Mazingerren “Ikerketa Fotoatomikoen Institutua” etorri zait gogora berehala!!!

Google Translatek engainatu ez bagaitu behintzat, badirudi robota garatzen ari den “Ikerketa Aurreratuen Fundazioa” delakoak deialdia irekiko duela maiatzean, robota kontrolatzeko software aurreratua sortzeko. Bitartean, tira, ezin ukatu trastearen itxura beldurtzeko modukoa dela… Orain topatu beharko dugu moduren konfirmatzeko Fedor benetakoa dela, eta ez irudi-operazio hutsa…

 

Via Xataka (es), The Independent (en)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.