NabarmenakTrikimailuak

Nola programatu Gmaileko mezuak, geroago bidaltzeko

Orain, Gmailek aukera ematen dizu zure posta elektronikoen bidalketa programatzeko, Jakin nahi duzu nola?
Nola programatu Gmaileko mezuak, geroago bidaltzeko 7 - teknopata.eus

Gogoratuko duzuenez, duela urtebete inguru Googlek goitik beherako orraztua eman zion Gmail posta zerbitzuari. Nagusiki, gerora itxi duen Inbox posta zerbitzu aurreratuaren ezaugarriak txertatu zizkioten orduan Googleri: jasotako mezuak geroratzea, klik bakar batekin artxibatzea… halakoak.

Baina, batez ere erabilera profesionaletarako, Inboxek zituen ezaugarrietatik erabilgarrienetakoa falta zen oraindik: mezuen bidalketa geroratzea. Hots: programatzea idatzi berri duzun emaila noiz bidali nahi duzun.

Bada, Gmailek egunotan gehitu du funtzio hori, hala web bidezko zerbitzuan nola telefonoko aplikazioan. Eta oso erraza da erabiltzea, ikusi!

Nola programatu Gmaileko mezuak webguneko aplikaziotik

Idatzi zure mezua, beti egiten duzun moduan: aukeratu hartzaileak, izenburua, idatzi testua… Amaitutakoan, jo pantailaren beheko aldera, ‘Bidali’ botoia dagoen lekura. Baina adi! Ez sakatu botoiari oraindik!

Nola programatu Gmaileko mezuak, geroago bidaltzeko 11 - teknopata.eusOndo fijatzen bazara, ikusiko duzu botoiaren ondoan gezitxo bat ikusiko duzu. Gezitxo horri sakatuta ‘Antolatu bidalketa’ izeneko menu bat ikusiko duzu, irudikoaren antzekoa:

Menu horri sakatuta, koadro bat agertuko zaizu, aurrez definitutako hainbat aukerarekin: bihar goizean, bihar arratsaldean, datorren astean… Baina bestela ere, nahi duzun eguna eta ordua aukera dezakezu ‘Aukeratu data eta ordua’ aukeran sakatuz

Nola programatu Gmaileko mezuak, geroago bidaltzeko 13 - teknopata.eus

Listo! Aukeratu nahi duzun eguna eta ordua, eta Gmailek une hori iristen denean egingo du bidalketa. Zirriborroa, bidez batez, Antolatuta izeneko karpeta/etiketa berri batean gordeko da, eta bez beste zirriborroekin batera. programazioa ondo gorde dela adierazteko, Gmailek mezutxo bat erakutsiko dizu sarrera ontzian:

Nola programatu Gmaileko mezuak, geroago bidaltzeko 15 - teknopata.eus

Nola programatu Gmaileko mezuak aplikaziotik

Telefonoko aplikazioa erabiltzen ari bazara, hor ere programatu ditzakezu zure mezuak, eta prozedura oso antzekoa da: idatzi zure mezua beti bezala, eta bukatzen duzunean, bidaltzeko botoiari eragin beharrean, egin ttap goiko eskumako izkinan topatuko duzun menuan (hiru puntutxoetan). Hor aurkituko duzu webguneko ‘Antolatu bidalketa’ aukera:

Nola programatu Gmaileko mezuak, geroago bidaltzeko 17 - teknopata.eus
Mobileko aplikazioan, goiko eskumako menuan topatuko duzu bidalketa antolatzeko aukera

Behin hona iritsita, prozesua webgunean bezalakoxea da. Koadrotxo bat agertuko zaizu aurrez ezarritako hainbat aukerarekin, edo bestela eguna eta ordua eskuz sartzeko:

Gmail app - mezuak programatzeko aukerak

Bukatzeko, webguneak bezala, aplikazioak ere ohar txiki bat erakutsiko dizu sarrera ontziaren beheko aldean, jakin dezazun programazioa ondo gordeta geratu ote den:

Gmail app. Abisua: mezua programatuta

Eta hauxe da guztia! Erraza, ezta? Orain ez duzu aitzakiarik zure emailetan ‘Gabunon’ agurra erabiltzeko!!!

https://twitter.com/joxe/status/1044698979114668033

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.