Urtebete-edo izango da Whatsapp-ek iragarri zuela testu-estiloak onartzen hasiko zela, baina oraindik jende asko harritzen zait erabiltzen ditudanean. Egia esan, aukera hori ez dago oso ondo dokumentatuta, (neuk ere galdetu eta galdetu ibili behar izan nuen bere garaian), eta beraz bati baino gehiagori ondo etorriko zaio gogoraraztea. Formatu bereziak erabiltzeko, formatua non hasi eta non bukatu behar den markatzea baino ez dago, karaktere berezi batez (ai, malkotxo bat irten zait oraintxe, WordStar eta WordPerfect mitikoen garaiak gogoratuz!) Hona, bada, aukeren zerrenda osoa
Nola idatzi letra lodiz Whatsappen
Hizki lodiz, beltzez edo negritaz idazteko, nahikoa da nabarmendu beharreko testua bi izar (*) edo asteriskoren artean kokatzea.
Nola idatzi etzanaz Whatsappen
Letra etzan edo kurtsibaz idazteko, berriz, azpimarra (_) erabiliko dugu, izarraren ordez.
Nola tatxatu zirriborratu marratu testua Whatsappen
Testuari, berriz, marra jarri nahi badiogu gainean, nahikoa dugu tilde karakterea (~) erabiltzea. (Tilde karakterea zure teklatuko sinboloetan aurkituko duzu, kortxeteak, puntu eta koma, eta halakoekin batera).
Ale, ez horregatik, e? Segi lagunak txunditzera! :-)