Lehengoan gogorarazi zigutenez, joan den astean sei urte bete zituen Mastodon.eus-ek. Hemen Urtzi Urkizuk nola jaso zuen sorrera Berrian.
Urtebetetzea ospatu beharra dago, noski, eta horretarako zer hobe, zozketa bat baino. Aspaldi neukan pentsatuta Mastodonen merchandising apur bat oparitzea, eta uste dut hauxe dela une egokia.
Beraz: Mastodonen pegata eta pin moloi batzuk irabazi nahi dituzu? Hauek dira jarraitu beharreko pausuak. Oso sinpleak dira!
- Jarraitu Mastodonen nire bi kontuak: @joxe@mastodon.eus eta @teknopata@teknopata.eus
- Idatzi bertso bat Mastodonen, nahi duzun neurrian, Mastodon.eusen urteurrenarekin lotutakoa. Izan daiteke zorion mezu bat, gogoeta bat, erabiltzaile berriak animatzeko mezu bat… nahi duzun neurrian.
- Ez ahaztu #bertsodon etiketa jartzea, hari tiraka aterako ditut parte hartzaileak.
Ohartxo batzuk, badaezpada:
- Parte hartzeko ez da derrigorra mastodon.eus-en izatea kontua. Bertara federatutako edozein kontuk ere balio dezake.
- Erabiltzaile bakoitzak nahibeste aldiz har dezake parte
- Parte hartzeko azken eguna 2024ko azaroaren 30a da. Zozketa bera abenduaren 3an egingo dut zozketa.
Eta hori: animatu eta parte hartu! Zorte on!
@teknopata @joxe
Ez dakit ba bertsotanBaina saiatukoGomets hoiek buruanEzin egin ukoEz nizuen jarraitzenOrain segitukoMerchandisin eder hoiOso det gustuko
#bertsodon