Joan den ostiralean Euskadi Irratiko Faktoria saioko lantaldetik deitu zidaten. Mikel Iturria aspaldiko rockerokideari ere bai. Galdera pare bat egin nahi zizkiguten Xtik ateratzeko arrazoien inguruan, gaurko tertulian tratatu nahi zutelako gaia. Pozik erantzun nien galderei, tertuliako eztabaidak aukera emango zuelakoan sare sozial alternatiboak gutxienez aipatzeko…
Bada, Arantza Elizondo, Iñaki Soto eta Jurdan Arretxe izan dira gaurko tertuliakideak, EHUko kazetaritza digitaleko aditua eta dekano ohia den Simon Peñarekin batera. Zer nahi duzue esatea, ez da ondo atera. Bi mezu utzi dituzte oso argi tertulian:
- Xren alternatiba Bluesky da. Eta kitto.
- Mastodon gauza arraro eta frakasatu bat da. (EHUko adituak egin dizkion aipamen laburrean iraganeko kontu bat bezala aurkeztu du).
![Euskadi Irratiko Faktorian Xren alternatibetaz. (IZORRAKIA: ez da ondo atera). 12 - teknopata.eus Euskadi Irratiko Faktorian Xren alternatibetaz. (IZORRAKIA: ez da ondo atera). 11 - teknopata.eus](https://teknopata.eus/wp-content/uploads/2024/11/xtobluesky.gif)
Gero odola irakiten jarri didaten hainbat kontu atera dituzte. Adibidez, komeniko litzatekeela kazetaritza praxitik elikatutako sare sozial bat sortzea. (Hori Mastodon instantzia bat da, txika!)… Enfin, hemen utzi dizuet entzungai, gizateriarekiko fede apurra galdu nahi baduzue.
@teknopata Kaixo! Larunbatean, Amarauna saioan, horren inguruan hitz egin zuten. Elkarrizketatuak Mastodonen alde egin zuela esango nuke. Egia esan, hasita zegoela konektatu nintzen eta bukatu baino lehen utzi behar izan nion entzuteari.
@Hausnarrean @teknopata Eskerrak, ze panorama orokorra nahiko etsigarria da honi dagokionez. Saiatuko naiz tarte hori entzuten ea zer dioten
Igual sinadura bilketa abiatu behar dugu Amaraunak blogaren tartea berreskuratzeko! 😅 😅 😅
@Hausnarrean @teknopata Ah ba nahiko ondo, bai. Hemen dago (00:30:00 minututik aurrera gutxi gorabehera)
Amarauna (2024/11/16) https://eitb.eus/N_WGYENX/