BlogosferaTeknopatometroa

Korrika Top 23 emaitzak zuzenean

19:00etan Korrika kanturik onena aukeratzeko bozketaren emaitzak iragarriko ditugu zuzenean @arkkusoren Youtube kanalean
Korrika Top 23 emaitzak zuzenean 7 - teknopata.eus

Aurreratu bezala, gaur eguerdian amaitu da epea Korrikaren inoizko kanturik onena bozkatzeko. Hauteskundeetan bezala, hona parte hartzearen aurrerapena:

  • Guztira 107 bozka bildu ditugu. Mila esker parte hartu duzuen guztioi, ariketa zaila zen eta!
  • Emaitzetako postu askotan berdinketa anitzak izan dira. Pentsa: 23 kantu daude zerrendan, eta postuak 12 baino ez dira!
  • Bozka gehien jaso dituen kantuak 15 jaso ditu, %14. Zure kuttuna ote?
  • Beste pare batek ere ZERO BOZKA jaso dituzte. Zeintzuk izango dira farolillo gorriak?

Hau dena @arkkusoren Youtube kanalean argituko dugu, 19:00etatik aurrera, zuzeneko express batean!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.