BlogosferaTeknopatometroa

Korrika Top 23 emaitzak, igandean zuzenean!

2024ko martxoaren 24an Youtubeko zuzeneko emisio baten bidez jakinaraziko ditugu Korrikako kanten inguruko bozketarne emaitzak, @arkkusoren kanalean
teknopata, arkkuso eta odei esnaola ETB1en, Korrikako kanten inguruan
Korrika Top 23 emaitzak, igandean zuzenean! 6 - teknopata.eus
Urkoaristiak ez dirudi izaki arriskutsuegia, baina ojo, e? Konturatu orduko enbaxada batean sartuta utziko zaitu! :)

Euskal mitologia arakatzen ibili zenean, lamiak eta basajaunak eta galtzagorriak tarteko, Barandiarani izaki mitologiko batek ihes egin zion ezustean. Urkoaristia izaki maitagarri bat da, edozein mesede eskatuz gero, beti ere BAI esango duena. Baina botere magiko ilun bat du: gutxitan bada ere, bera ere mesede eske etortzen da bueltan noizean behin, eta bere magia tarteko, zuk ere BAI erantzun behar diozu.

Eta halaxe bukatu dut gaur goizean ETB1eko Egunon saioan, Korrika Top 23 bozketaren inguruan hizketan:

Gidoiaren ustekabeko bira

Eta hortik aurrera, dena oso arraro joan da! Nire bihotzeko artxienemiga @arkkusoren mezu batzuk jaso ditut eta, konturatu orduko, liada baten erdian nengoen, eta orain bi iragarpen ofizial egin behar dizkizuet:

BAT:
Korrika Top 23an bozka emateko epea igandean amaituko da, martxoak 24, eguerdiko 12:00etan

BI:
Bozketaren emaitzak zuzenean iragarriko ditugu @arkkusok eta biok, igandean bertan, 19:00etatik aurrera, @arkkusoren youtube kanalean.

Hala, esan badut esan dut! Oraindik egin ez baduzu, segi oraintxe bertan Korrikako kanta bozkatzera! Eta bestela ba hori, igandean ikusiko gara!

Iruzkin 1
  • Urkoaristia
    Urkoaristia
    2024(e)ko martxoak 22 at 18:51

    Basajaun, Kiko Rivera eta Benzema nahastu, eta hortxe urkoaristia! Jeje eta bai, gure Joxerekin noranahira! Baina barakizu zein enbarkadaren zain nagoen ni! 😉

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.