Aspalditik neukan pentsatua blogaren irudia apur bat aldatzea. Logoa aldatzeko bi arrazoi potolo nituen:
- Aurreko bertsioan erabili nuen selfian ez nuen apenas ile urdinik. #señormayor
- Aurreko bertsioan txertatuta zihoan PuntuEus logoa aspaldi aldatu zuten.
Gainera, bloga sortu nuenean jarri nion izenak, Teknopataren Txokoak, alegia, ez du bide handirik egin, eta teknopatak jan dio tostada, horrela, berak soilik.
Beraz mangak jaso eta oporretako orduetako batzuk aprobetxatu ditut blogaren irudi ‘korporatiboa’ apur bat eguneratzeko. Logo berri bat sortu dut, lehengoa baino sinpleagoa, txokoa hitza, nire aurpegia eta PuntuEus logoa oporretan bidalita eta, izena izanarekin apur bat lotzeko, gailu elektronikoak piztu eta amatatzeko botoietan ikusten dugun ikonoa erabili dut teknopata hitzaren O letra ordezkatzeko:
Ez da beste munduko ezer, baina uste dut garbi samarra eta erraz identifikatzeko modukoa geratu zaidala, benetako diseinatzaileok mila akats aterako dizkiozuen arren.
Gero pentsatu dut monograma moduko bat ere beharko dudala blogaren identifikazio grafiko bezala, testu osoa ezin erabil daitekeenean, eta bururatu zait on/off ikur hori erabiltzea horretarako, teknopata hitzarekin zein gabe:
Eta hori! Hurrengo egunotan beste aldaketa bat egin nahi dut, blogean gehiago nabarituko dena: tripak zaharkituta geratu zaizkion itxura berriago batekin ordezkatu nahi dut. Ez beldurtu, beraz, hurrengo bisitan bloga aldatu samar ikusten baduzu!