Akabo Mac OS X Euskaraz


2003ko azaroaren 13an jasotako email baten bitartez, Apple-k debekatu egin digu Mac OS X Euskarazen artxiboak banatzea. Egoera azaltzen eta konpontzen saiatzen ari gara, baina momentuz webetik kendu behar izan ditugu Appleren softwarearekin lotutako artxibo guztiak.


Appleren copyright sailaren arabera "onartu eta ulertzen" dute lan handia egin dela Mac OS X-en euskarazko artxiboak sortzeko, eta "bihotz-bihotzez eskertzen dute" haien teknologiarekiko interesa. Hala ere, diotenez, une honetan lanean ari dira "itzultzaile komunitatearekin" batera elkarlanean aritzeko formulen bila, eta bukatu arte ezin dute baimendu haiek errebisatu gabeko itzulpenik. Esan digutenez, 2004. urteko erdialderako amaitu nahi dute elkarlanerako bide hori. Bitartean, ez dugu baimenik artxiborik banatzeko, eta beraz, bitartean ez dago Mac OS X Euskaraz erabiltzerik. Izan pazientzia!

larunbata - 2003(e)ko azaroak 15 ยท 00:23
| | | | |

Etiketak:
Technorati Cosmos Technorati Watchlist digg   furl   del.icio.us