Tira ba, iritsi da momentua: gaurtik ostiralera bitartean, azken aukera duzue #crowdzozketa ko sari fantabulosoaren zozketarako zenbaki bat (edo batzuk) lortzeko. Gogoratu:
- bere momentuan diru-ekarpena egin zenuten lagunok, bere garaian azaldutako zenbaki kopurua izango duzue, gehi astean erantzuten duzuen galdera bakoitzeko beste bat
- diru-ekarpenik egin ez duzuenok berriz, galdera guztiei erantzun beharko diezue zuzen, zozketarako zenbaki bat lortzeko.
Zozketaren inguruko jakingarri gehiago, lehengo eguneko sarrera honetan aurkituko duzue. Baina tira, goazen harira!!! Gaurko lehen galdera honi ondo erantzunez gero, email helbide bat osatuko duzue. Bada, datozen egunotako erantzunak ere helbide horretara bidali behar dituzue, e? Ez ahaztu! (Eta ahal dela, bidali beti helbide beretik!).
Prest?
Tira ba: horra galdera!
Zozketaren saria Xiaomi Yi kirol kamera da. Kamera horren jatorrizko herrialdeko gaur egungo presidentea izendatu zuten egun berean, ekitaldi handi eta jendetsu bat izan zen Andoainen.
Bada, datozen egunotako erantzunak bidaltzeko helbidea erraza da: ekitaldi horretako lelo nagusia, espaziorik gabe, eta gero “@teknopata.eus”. Bertara bidali mezutxo bat zure izena edo ezizenarekin, eta crowdzozketan diru ekarpenik egin duzun argituz, ados? Animo bada!!!
Gogoratu, biharko 23:00ak arte duzue honi erantzuteko. Oso erraza da, e?
Bueno orduan zer? #crowdzozketa rako zenbaki batzuk nahi? :-) http://t.co/3A1omA7w6O
@joxe komilla artean dagoena ez da ondo iksten tabletean.
Behintzat lelengo galdera ez da oso mamitsua izan ;-) #Teknopata.renean. Badakizu http://wp.me/pcarB-1H9 #crowdzozketa
jum, momentuz monsieur @txuriya izan da asmatu duen bakarra. A ze torpe koadrilla!!! http://t.co/3A1omzPVfg
Jo, xe errexa @joxe
RT @joxe: jum, momentuz monsieur @txuriya izan da asmatu duen bakarra. A ze torpe koadrilla!!! http://t.co/3A1omzPVfg
RT @joxe: Crowdzozketa 1/5: asmatu zein den erantzunak bidaltzeko helbidea http://t.co/3A1omA7w6O
Ba tira… Nik ez dut ulertzen ze oxtia galdetzen den… Erreferendum bateko galdera ematen du horrek…
Galdetu nahi duzu presidente izendatu zuten egun horretan zein ekitaldi egin zen andoainen seguruenera… Ejem ejem… Sintaxi hori…
Ez dut ezer esan… Asmatu zein den erantzunak emateko helbidea… Joxeeeee… Oxtia… Erraza konplikatuuuuzzz… Aiiiiiiiii
Bua! 7 lagunek baino ez duzue asmatu #crowdzozketa ko galdera? Torpe koadrilla hori! 😁 http://t.co/qNPGinpdil
Gogoratu! 23:00ak arte daukazue #crowdzozketa ko 1. galderari erantzun & Xiaomi Yi kameraren zozketan parte hartzeko! http://t.co/X5Mlk17fOR
Aizue! 2 ordu eta erdi #crowdzozketa ren 1. galderari erantzuteko! Azkar ibili! http://t.co/qNPGinpdil
@anaisni Hemendik hasi behar duzu: http://t.co/qNPGinpdil