Sailkatu gabe

Kopiapega

San Inazioko erraldoia

Aurrekoan esan nizuen ba: gehiagotan joan behar dut Bilbora, joaten naizen bakoitzean harritu egiten naizelako. Joan den ostiralean han lan egitea tokatu zitzaidan, eta enkargutxo batzuk egiteko ere aprobetxatu nuen. Interbiakera joan nahi nuen, A8a erabiltzeko deskontua eskatzera. Lehen ezustekoa izan nuen han: harrera zegoen gizonak tutik ere ez zekien euskaraz, baina muturtu ordez, euskaraz hasi nintzaionean berehala “espera, espera” esan eta lankide euskaldun baten bila sartu zen, irribarre batekin. Badakit gutxirekin konformatzea zela, baina haren jarrerak goiza alaitu zidan.

Haren jarrerak, eta gero kalean egin nuen aurkikuntza bat. Bilbon zabiltzatenok ezagutuko duzue San Inazio auzoan dagoen eraikin erraldoi hau, post-desarrollismoaren seme kuttuna:

San Inazioko erraldoiaInguru horretatik aspaldi pasatu gabe nengoen, eta arreta eman zidan fatxada zaharberritzeko egin duten ahalegina. Nik horma gris erraldoia nuen gogoan, eta oraingo kolore konbinazioak toke berezi bat ematen dio hala ere kankailu samarra den blokeari.

Paretik pasatzean, perspektiba bitxi samarrak lortzen dira. Irudi hau esaterako: erdiko eskilara horrek irreala dirudi, ilusio optikoa edo horrelako zeozer…

San Inazioko blokeko eskilarak

Bada, besteren bat ere nirekin ados dago, eta irribarrea atera zidan graffitia egin du eskailerako pisu guztietan, ikusi, ikusi:

San Inazio ctrl+v

Ikusten? Argazkian ez da ondo sumatzen, baina baten batek ctrl+v dioen graffitia erantsi die pisu guztiei. Izan ere, inpresio horixe ematen baitu eraikinak: pisu guztiak Photoshopekin kopipega eginda sortu direla… Baietz ona? :)

3 iruzkin
  • Gorka Velasco
    2011(e)ko ekainak 13 at 11:54

    Eraikin horrek beste bitxikeri bat gordetzen du bere barnean: oker ez banago, etxebizitzak “duplesak” dira, hots bi pisutan banatutakoak, “adosatu bertikalak” hain zuzen.

    Reply
  • koldobizkar
    2011(e)ko ekainak 28 at 21:41

    bua! hau sentsazioa! gure auzo da eta!
    etxe hoiei “casas americanas” deitu izan diegu, auskalo zergatik. dakidana da, franko garaian sortutako auzo horretako gainontzeko eraikin eta arkitektura bezala, grisa eta uniformetasuna ezin izan dutela kendu. Eta portzierto, grafitiak bai, baina ez dituzu aipatu horma gris erraldoi horretan dauden papertxo zatiak: garai baten paperezko pankarta erraldoi bat egon zen hor: “De juana askatu, PSOE faxista”.

    Reply
  • Gartzi
    2011(e)ko uztailak 15 at 13:28

    Ezagun egiten zaizkit etxe horiek bai, nire herrian daude eta JAJAJJAJAA… por zierto… Deustu herria! ez da Bilbo ;-)

    Etxe bitxi horietan gainera bitxikeria gehiago izan dira besteak beste “todo por la pasta” pelikularen zati bat bertan filmatu zen, garbigailua txakurren kotxearen gainera botatzen den hori hain zuzen ere.

    Molatzeeeeen! garbigailu power!!!

    Reply
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.