Sailkatu gabe

Tak-taktaktak-taktak-taktakataktak-takatak-tak

Horixe izan da goizean bulegora iritsi naizenean bertan zegoen ‘soinu banda’. Albo batera begiratu, eta hantxe ikusi dut lumeruk, gure administratzailea, aspaldiko idazmakina erraldoi baten aurrean, izerditan.taktaktak

Segurantza sozialerako zuzenketa eskari bat betetzen ari zen. Nonbait, SSren sistema informatikoak ez du aurreikusita erroreak ertatu ahal direnik, eta horrelakoak gertatzen direnean, paperezko zuzenketa eskaria egitea baino ez dute onartzen. Eskari hori gainera, ez dute onartzen eskuz beteta badago eta, formulario arraro batean datorrenez, idazmakinaz betetzea da aukera bakarra. Ze jurasikoa, ezta?

Iruzkin 1
  • Ainhoa
    Ainhoa
    2009(e)ko otsailak 22 at 16:20

    Ze atsegina! Nik halako batekin ikasi nuen mekanografia!

    Aurrekoan SSko langileari azaldu behar izan nion disketeak irakurtzeko gailurik ez dudala eta mesedez posta elektronikoz bidaltzeko materiala. Ezetz asmatu zertarako zen: sinadura digitalerako prozesurako!

    Kasualitatez, 8 urteko haurrarekin joan nintzen bulegora: harriduraz begiratu zion disketeari, halakorik inoiz existitu zela ezin sinetsirik!

    Reply
Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.