TrepetakNabarmenak

Euskaltel 4K Dekoa: gauza bitxiak, gauza txarrak… eta trikimailuak!

Aste pare baten ondoren, hau da Euskaltelen 4K deskodetzailearen inguruan osatu dudan iritzia eta ikasi ditudan trikimailuak.
Euskaltel 4K Dekoa: gauza bitxiak, gauza txarrak... eta trikimailuak! 7 - teknopata.eus

Honezkero aste pare bat daramat Euskaltelen 4K dekodetzaile berriarekin, eta tira, denbora izan dut trastearen inguruan iritzia osatu eta trikimailu batzuk ikasten joateko. Hona nire esperientzia!

Bideoko zazpi minutuak irensteko denborarik gabe bazabiltza, edo loturen eta halakoen bila baldin bazabiltza, ona laburpena:

Alde bitxia

Pasada bat da ze telebista gutxi ikusten dudan, etxeko telebista handian Youtube zuzenean jartzeko aukera dudanetik. Buf! Orain bai esan dezaket telebista ikusteko modua asko aldatzen ari dela… neuk ikusi dudalakoooo…

Alde txarra

Deskodetzailearen softwareak berde samar jarraitzen du:

  • Hizkuntza euskaratik gaztelerara aldatzen du gogoak hala ematen dionean. Eta oso etsigarria da!
  • Chromecast funtzioa ez dabil ondo. Android saiatzen da Chromecast aplikazioaren bertsio berri bat instalatzen. Instalatuta dagoenean, Chromecast erabiltzen saiatzean, dekoa ‘kolgatu’ egiten da, eta desentxufatzea beste modurik ez dago berriz erabili ahal izateko.
  • Zuzeneko emisioaren gidan, ez dago modurik jakiteko kanaletako zeintzuk dituzun ikusgari (alegia: kontratatuta) eta zeintzuk ez. Hori atzerapausoa da HD dekoak zekarren softwarearen aldean: hark kolore argiago batez erakusten zuen harpidetuta ez zauden kanaletako informazioa…

Trikimailua

Aurrekoan esan nizuenez, hainbat funtzio botatzen ditut faltan deko honen urrutiko agintean. Bi alternatiba oso eroso topatu ditut

  • Haririk gabeko mini teklatua: Ez
    Euskaltel 4K Dekoa: gauza bitxiak, gauza txarrak... eta trikimailuak! 11 - teknopata.eus
    REIIE Mini H9 teklatuak oso ondo funtzionatzen du deko honekin. (Klik erosteko informazioa lortzeko)

    nengoen oso ziur USB bidezko sarrera gailurik onartuko zuen ala ez, baina arriskatu egin naiz eta: bai! Haririk gabeko teklatu txiki bat entxufatu diot, eta oso ondo doa! Gainera, konturatu naiz USB hub bat jarri ahal zaiola dekoari, horrela teklatua eta, zer dakit nik, pendrive bat ere batera entxufatuta egon daitezke. Ni erabiltzen ari naizen teklatua honako hau da: Reiie H9Plus Mini Touchpad. Txikia, erosoa, ilunpetan bazaude, argitu egin daitekeena, eta 16 euro baino ez dira!

  • Android TV aplikazioa: dirurik gastatu nahi ez baduzu, Android TV aplikazioa instala dezakezu zure sakelakoan, eta dekoa handik kontrolatu. Trackpad, tekla, testu zein ahots bidezko kontrola egiten ahalbidetzen du. Android zein iOS telefonoetan eskura daiteke.

Android

[app]com.google.android.tv.remote[/app]

iOS

[appstore id=”1078761166″]

Eta zuek? Probatu duzue jada dekoa? Zer iritzi? Zer trikimailu? Kontatu, kontatu!!! :-)

 

5 iruzkin

  • gaskuma
    gaskuma
    2018(e)ko urtarrilak 16 at 20:46

    dekoak dituen arazoen berri eman diozu Euskalteli?
    NETFLIX aplikazioa probatu duzu? probatu eta grabatu bideo bat. hemen pausuak instalatzeko: https://bandaancha.eu/foros/netflix-deco-4k-telecable-1729129

    eskerrik asko! oso onak zure bideoak!

    Reply
    • joxe
      2018(e)ko urtarrilak 17 at 00:20

      Mila esker erantzunagatik, Gaskuma. Euskaltel jakinaren gainean dago, bai. Chromecast funtzioa ondo erabiltzeko soluzioa haien teknikoek eman zidaten.

      Netflixena probatuko dut eta esango dizuet. Aurrekoan Amazon Prime instalatu nuen sistema hori bera jarraituz, baina ez zebilen ondo: aplikazioa hasi egiten zen, baina berehala kolgatu eta itxi. Kuak! :(

      Dena den, teoria da EUskaltelek sinatua duela jada akordio bat Netflixekin, eta laster emango diotela euskarri ofiziala Dekoan. Ea ba!

      Reply
  • Xabier
    Xabier
    2018(e)ko urtarrilak 20 at 10:55

    Kaixo, Joxe.
    Baakrk-bakarrik eskertu egiten duzun ahalegina komunikazio osoan euskara hutsean aritzeko, gainera oso modu naturak, txukun eta eraginkorrean, eta hau guztia ekarpen guztiz interesgarriak eginez. Ez zintudan ezagutzen, eta txiripaz aurkitu dut zure arrastoa.

    Mila-mila esker eta eutsi bideari!

    Xabier G.

    Reply
  • Xabier
    Xabier
    2018(e)ko urtarrilak 20 at 11:06

    Behin iruzkinak jartzen hasita, Joxe, kontsulta tekniko bat egin nahi dizut: lortu al duzu telebistan internet barrena nabigatzea arakatzaileren bat instalatuta? Hala izan bada, zein instalatu duzu eta nola dabilkizu?

    Galdera hau planteatu dut Euskatel-en foroan eta Ander izeneko arduradun batek erantzun dit esanez “web browser” izena duen oinarrizko app bat ba omen dagoela horretarako. Geroxeago probatuko dut neuk ere ea nola dabilen.

    Mila esker, aldez aurretik.

    Reply
    • joxe
      2018(e)ko urtarrilak 20 at 17:47

      Kaixo Xabier!

      Mila-mila esker bloga bisitatzeagatik… eta bota dizkidazun loreengatik! Ez da ahalegin handia, benetan, honelako gaiak gustuko ditut eta gustura aritzen naiz honelakoak kontatzen.

      Zure galdera dela eta, aukera batzuk probatu ondoren, ni Puffin Browser delakoarekin geratu naiz. Sarrera honetan azaltzen dut apur bat hobeto. (Baina beste iritzi batzuk entzuteko prest ere banago, e?) :-)

      Besarkada!

      Reply
  • […] Lortu al duzu telebistan internet barrena nabigatzea arakatzaileren bat instalatuta? Hala izan bada,… […]

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.