Blogosfera

Blogariak Amaraunean, 2009/10/25

Ordu aldaketarekin apur bat tontotuta, baina hortxe aritu gara Benito, Jozulin eta hirurok, Euskadi Irratiaren Amarauna saioko blogarien tartean. Gai-zerrenda luuuuze-luuuzea ekarri dugu, baina azkenean, beti bezala gauza piloa lotu zaigu tinteroan. Hauek dira aipatu ditugun gaiak:

  • Buber Sarien zazpigarren edizioa martxan dago, proposamenak egiteko tartea zabalik dago azaroaren 8ra arte.
  • AnhitzAnHitz proiektuak bi sari lortu berri ditu Polonian egin den hizkuntza-teknologiei buruzko CLA’09 nazioarteko tailerrean. Proiektuaren arduradunetako bat den Igor Leturiarekin egon gara hizketan, batez ere AnHitz zer den azaltzen. Elkarrizketak segida izan du irratitik kanpo, Facebooken. Oso-oso kontu interesgarria da AnHitz hori, ea laster ikerketa esparrutik aplikazio praktikoetara jauzi egiten duen!
  • Windows 7ren aurkezpen diskretuaz ere aritu gara, nahiko modu ‘atropellatuan’, denborak ez digu gehiagorako eman!

Enfin: hori dena, beti bezala, hemen azpian klik eginda edo bide alternatiboetatik entzungai ;)

Play

Hemen ere entzungai: [eitb.com · iTunes · RSS]

Iruzkin 1

  • […] Sariaren arira Euskadi Irratiko Amaraunean saioan elkarrizketa egin diote Igor Leturiari, hemen duzue entzungai. […]

    Reply
  • Igor Leturia
    Igor Leturia
    2009(e)ko urriak 26 at 14:17

    Eskerrik asko AnHitz-i zuen programan tartea uzteagatik, eta kontu interesgarritzat jotzeagatik. Saiatuko gara berarekin lanean jarraitzen eta zuen espektatibei ez huts egiten!

    Reply
  • […] izan gara.Sariaren arira Euskadi Irratiko Amaraunean saioan elkarrizketa egin diote Igor Leturiari, hemen duzue entzungai. Bestalde, aurretik ere zenbait komunikabidetan  izan da Anhitz-en berri urtean […]

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.