Sailkatu gabe

Zazpi ezberdintasunak

Tira, akaso ez dira horrenbeste, baina ez didazue ukatuko alde handia dagoenik ondoko bi titular hauen artean:

Sakelako telefonoa luzaroan erabiltzea 'minbiziarekin lotuta egon liteke'
Sakelako telefonoa luzaroan erabiltzea 'minbiziarekin lotuta egon liteke'
Nazioarteko Osasun Erkaundearen ikerketa batek sakelakoaren erbailera eta hainbat minbizi mota erlazionatu ditu.
Nazioarteko Osasun Erkaundearen ikerketa batek sakelakoaren erbailera eta hainbat minbizi mota erlazionatu ditu.

Lehenengoan, titularrak dio segapotoa luzaro erabiltzea minbiziarekin lotuta egon litekeela. Bigarrenean, berriz, segapotoa erabiltzea hainbat minbizi motarekin lotuta dagoela. Nahiz eta gero, albiste bietan ere espreski onartu hori dioen ikerketaren emaitzek ez dutela froga borobilik ematen.

Zazpi ezberdintasunak 1 - teknopata.eus
Luditen burua. Wikipediatik hartua

Egunkari bien arteko aldea deigarria da berez, baina gainera ikusita kontuak nola egin duen jauzi sare zabalera (verbi gratia), niri neuri luditak etorri zaizkit burura: industria iraultzaren garaian, makinek eragiten zituzten kalteen aurka borrokatzeko, makina horiek suntsitzera dedikatzen zirenak. (Aitortzen dut: kontzeptua gogoratu dut, baina izena topatzeko hainbat bilaketa bizarro egin behar izan ditut Googlen).

Aurreko kontu horri gehitzen badiogu duela gutxi beste batzuei eman zaien oihartzuna, badirudi haririk gabeko konexioak direla gure garaiko gaitzik garrantzitsuena. Nik neuk, egia esan, ez dakit WI-Fi eta bestelako seinale elektromagneikoak osasunerako kaltegarriak diren ala ez. Are gehiago, intuizioz esango nuke neurri bateko ala besteko eragina izan lezaketela gugan seguruenik. Baina, joder, telebista, irratia, eta abarrak wi-fia eta sakelakoak baino askoz ere lehenagotik daude gurekin, eta, enpin, hemen gaude, ezta? Ez dakit, moduengatik, batez ere, ematen dit honen guztiaren atzean hautsak harrotu eta zenbait interesen alde egiteko nolabaiteko asmoa dagoela. Eta badirudi ez naizela bakarra.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.