Sailkatu gabe

Urteurreneko zozketa martxan!

Atzo esan nizuen bezala, opari friki samarra zozkatu nahi dut blogaren bigarren urteurrena ospatzeko: segapotorako Bluetooth aurikularra, belarrian eskegita eramaten den horietakoa. Hona ezaugarriak:

Urteurreneko zozketa martxan! 1 - teknopata.eusPalmOne Treo Wireless Headset

  • 17 gramo baino gutxiagoko pisua
  • Botoi eskuraerrazak erantzun/eskegitzeko, berriz markatzeko, bolumena aldatzeko eta abar.
  • Zazpi orduko bateria etengabe hitz eginez gero. Astebete ’standby’ moduan.
  • 10 metroko irismena
  • Bluetooth 1.2rekin bateragarria

Paketeak, aurikularraz gain, kargadorea, dokumentazioa eta fundatxo bat ere badakar… baietz opari konpletoa?

Oporrak hain hurbil egonda, ez nago oso kreatibo, eta beraz, zozketan parte hartzeko prozedura ezin arruntagoa da. Zozketan parte hartzeko bi modu daukazue:

  1. Twitter bidez: ‘teknopata’-rekin (gutxi gorabeherako) errima duen esalditxo bat utzi, #teknopata2 etiketarekin markatu eta sarrera honetara lotu. Adibidez:
    “Etorri zen zalduna eta atera zuen ezpata http://bit.ly/qZD6J”
  2. Twitter konturik ez baduzue, hemen bertan erantzun bat utzita, baldintza berdinarekin, hau da, uzten duzuen mezuak ‘teknopata’-rekin (nolabaiteko) errima izatea.
  • Parte hartzeko epea 2009ko uztailaren 31n itxiko da, gaueko 22:00etan.
  • Parte hartzaileen zerrenda abuztuaren 1ean jarriko dut blogean, mezu honetako erantzunak eta twitterreko etiketaren bilaketa eginda. Bakoitzari zenbaki (ezkutu) bat egokituko zaio.
  • Irabazlea abuztuaren 2an erabakiko dugu Euskadiko Irratiko Amarauna saioko blogarien tartetxoan. Aurkezleei eskatuko diegu zenbaki bat esateko, eta zenbaki hori duenak irabaziko du aurikularra. Zuzenean, tranparik gabe, ‘esku inozoa’ Miramonen eta zerrenda Bilbon dagoela.
  • Konforme? Ale ba, jolasteraaaaa!!!

15 iruzkin

  • JGabiMark
    JGabiMark
    2009(e)ko uztailak 24 at 12:21

    ZORIONAK TEKNOPATA!!!
    Ia errimaren bat okurriruten jaten…

    Reply
  • Goio Telletxea
    2009(e)ko uztailak 24 at 12:23

    De paso zorionak blog friki euskaldun eta erreferente den honekin 2 urte daramatzazula ta. Aupa Joxe! Penomeno! :)

    Reply
  • Ruben
    2009(e)ko uztailak 24 at 12:25

    De part de tot l’equip de nickdutnik, lostin.tv i factoria , que son els mateixos, felicitats :D.

    Per molts anys!

    Reply
  • Teketen
    2009(e)ko uztailak 24 at 12:31

    Zorionak element!

    Reply
  • Jozulin
    2009(e)ko uztailak 24 at 17:42

    Bale, zorionak, baina ez hasi urteak kentzen oraindik, ein?. Teknopata.net-ek bi urte izango ditu, baina zenbat urte ari zara blogeatzen? Hamaika.tk, homepage.mac.ezdakitzer… Gogoratzen dut Iturgaitzen bideo mitiko hura: “Democrasia irabasi duela…”
    Zorionak, biejo!

    Reply
  • Joxe
    Joxe
    2009(e)ko uztailak 24 at 18:15

    @jozulin joe, ze ankerra zaren! Atzoko mezuan esaten nuen ba, aurrekoan ondoko honekin egin nuela topo hor zehar:

    Ostraka-edo

    Que horror!!!

    Reply
  • Pernan
    2009(e)ko uztailak 25 at 11:15

    Doinua “Egun da Santimamiña”
    Webgune fin eta alaia,
    da Joxeren Teknopata,
    faboritoetan,
    daukat gordeta,
    lagun onen karpetatan.
    Firefox edo Explorer,
    segapoto eta twitter,
    gai teknikoei,
    ez izan beldur,
    ez direlako psikopatak.

    Reply
  • Patxitrapero
    Patxitrapero
    2009(e)ko uztailak 26 at 18:00

    Yata!
    okurritu jata,
    beikon zati bat eta
    tortila patata
    xurruterako berriz
    zahato bat beteta
    hoiek zelebratzeko
    ujuka ospatzeko
    bi urtez dabilela
    ez Tarrapatata
    korsario pirata
    baizik eta Joxe
    gure Teknopata!

    Reply
  • Nahia
    Nahia
    2009(e)ko uztailak 27 at 15:10

    Burua daukazu arrakalata, Teknopata.

    Reply
  • Akolito
    Akolito
    2009(e)ko uztailak 27 at 18:10

    Urtea joan, urtea etorri
    zelan dabil gaur prostata?
    blogaria ta teknozalea
    halakoa teknopata?
    amaraunean euskara hedatuz
    duin-duin ta pirata
    bejondeizula, jarrai dezala
    beste hainbeste pasata (bis)

    Reply
  • Jozulin
    2009(e)ko uztailak 27 at 22:21

    Biba Sandino,
    Biba Zapata,
    Eta biba Joxe…
    Teknopata!

    Argi dago nire bertute(urri)en artean ez dagoela bertsoak egitearena…

    Reply
  • JGabiMark
    JGabiMark
    2009(e)ko uztailak 30 at 09:14

    Hemen doia niria! ;P
    Doinua: “El principe de Bel air”

    Enaz ez bertsolari ez rapero aparta
    eta segurunik sartukotela “pata”
    teknologi barrik gustatzen jata
    horregatik jarraitzen dut Joxen Teknopata!

    puf! Imajinetan bozue zenbat denbora egon nazen lau lerro honeik asmatzeko ta kuadretako… xD

    Reply
  • Arantza
    Arantza
    2009(e)ko uztailak 31 at 14:14

    Errimak egiteko ni bertsolari kaskarra baina bluetooh-a irabazteko jokalari bikaina, teknopataren errimari denboran zehar bueltaka azkenean bakarrik ateratzen da zarata #teknopata2

    Sorte on!!!!

    Reply
  • Maite
    Maite
    2009(e)ko abuztuak 1 at 11:45

    Zozketaz kanpo ibiltzeak ematen duen lasaitasunarekin, bat ez, bi egin dizkizut, Joxe!!! Hori bai, zein ala zein okerragoa… ;-)

    —————-

    Joxeri nik “kutxaratxita” deituko
    eta ez teknopata,
    Zozketan eztut parte hartuko
    berandu ibili naiz ta,
    errima-opari berarentzako
    ez asko kostata!

    —————–

    Aizak, teknopata!
    behar al dek zozketarako azafata?

    —————–

    Bufffff! Hobe det hurrengo urtekoa planifikatzen jarraitzea, eta bertsolaritza alde batera uztea!!!! :-( :-(

    Reply
  • Joxe
    2009(e)ko abuztuak 1 at 12:01

    oooh, berandu iritsi zara Maitetxuu!

    Jope, azafatarena jakinez gero beste era batera antolatuko nukeen kontua, bideo bidez-edo, eta barre batzuk egin! :)

    Enpin, hartu atseden apur bat eta utzi planifikazio kontuak bueltarako!!!

    Joxe

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.