Sailkatu gabe

Letter bat jaso dut… eta oparia dakar zuotako batentzat! ;)

Letter bat jaso dut gaur, bai, Kalifornian dagoen Brea izeneko hiri batetik. Basikamente, bere garaian Jabi Zabalaren eskaintza hartuta kontratatu nuen hosting plana amaitu egin dela, eta berriz ere tokatzen dela apokinatzea. Bide batez, gogoratu neuk ere eskaintza berbera -edo oso antzekoa- egiten dizuedala. Hostinga behar baduzue, Dreamhosten bidez egitea oso aukera ona izan daiteke bai zuek eta bai nik eurotxo batzuk aurrezteko…teletienda moment, badakit…—

Horraino albiste txarrak-edo, baina horrek alde ona ere badu: teknopata.net-ek bi urte bete ditu gaur! Hori ospatu beharra dago, ezta? Ale ba, hona musika apur bat akontezimendua ospatzeko:

[youtube:http://www.youtube.com/watch?v=mpg4ax_8n5A]

Hau bai ostraka, eta ez Iruña-Okakoak! Egin klik handiago ikusteko
Hau bai ostraka puska! (Klik handiago ikusteko)

Eta nostalgiko jarri garenez, zuekin konpartituko dut aurrekoan izan nuen disgustotxo bat. Euskarazko hedabide digitalen historiaren inguruko informazioa bilatzen ari nintzela, honako dokumentu hau aurkitu nuen (PDF). Maria José Cantalapiedrak eta Koldo Mesok 1999an egindako azterketa bat da, euskal hedabideek artean Interneten zuten presentziari buruzkoa. Nostalgia ariketa egiteko oso dokumentu egokia da: Jalgi.com, Egunkaria bera, Guay.com, Aretxagazeta…. eta hortxe, diplodocus guztien artean… 54. orrialdean…

Bertan irakur daitekeenez, 1998ko abenduan jaio zen Hamaika Ikusteko, blog honen aurrekaria… Duela hamar urte baino gehiago! Bufa, zahar sentitzen naiz :/

Baina bueno, uxa ditzagun pentsamendu ilunak eta ospa dezagun urteurrena, ezta? Opari friki eta merkea aurkitu nahi nuen urteurrenaren aitzakiarekin zozketatzeko, eta joan den astean aurkitu nuen. Tatxaaaaaaan:

treobtMugikorrerako haririk gabeko aurikularra! Berri-berria, estreinatu gabea eta zure teknopatia mundu guztiari argi uzten utziko dizuna!

Hona ezaugarriak:

PalmOne Treo Wireless Headset

  • 17 gramo baino gutxiagoko pisua
  • Botoi eskuraerrazak erantzun/eskegitzeko, berriz markatzeko, bolumena aldatzeko eta abar.
  • Zazpi orduko bateria etengabe hitz eginez gero. Astebete ‘standby’ moduan.
  • 10 metroko irismena
  • Bluetooth 1.2rekin bateragarria

Paketeak, aurikularraz gain, kargadorea, dokumentazioa eta fundatxo bat ere badakar… baietz opari konpletoa?

Oraindik bururatu ez zaidana da zozketan parte hartzeko zer eskatuko dizuedan… baina bueno, egunean zehar seguro zerbait pentsatuko dudala. Bien bitartean, iradokizunak onartzen dira, hemen bertan edo twitter bidez! :P

3 iruzkin
  • Joseba Martos
    2009(e)ko uztailak 24 at 07:42

    Zorionak Joxe! Ia 2 urte blogarekin :) Nostalgiko ere jarri zara ta! Beno, hamar urte inguru izango dira lehenengo aldiz interneteko konexio bat dudana nik ere, oso gaztetxoa nintzen amari jartzeko eskatu nionean :p

    Opariari buruz, nik uste zerbait merkea bilatzen ari bazinen, bete betean asmatu duzula, jeje. Nazbatag bat edo elitzateke batere gaizki egongo, baina krisi garaian gaude…

    P.D: Denok erabiltzen dugu Dreamhost ala?

    Reply
  • dabid martinez
    dabid martinez
    2009(e)ko uztailak 24 at 09:45

    Weeee, zorionak, zure urte betetzean teknopata :)

    Oraindik ere beste asko egin behar dituzu Joxe, eta nola ez, lagunen artean…

    Dreamhostaren inguruan, eskaintzen dutena kontutan hartuz, oso oso merkea da, beraz nola ez dugu ba denok erabiliko XD

    Bueno bueno… Ba zorionak eta elkarbanatu ezazu tarta eh!

    Reply
  • makilakixki
    2009(e)ko uztailak 27 at 21:45

    Hamar urte!!!!!!!!!!!!!! Orain hamar urte internetik al zegoen? Dinosaurioa ez, zu nautilus bat zara aizu! Zorionak!

    Reply

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.