Sailkatu gabe

Adi!txb

Batzuetan ezusteko atseginak izaten dira. Hain atseginak ezen blogera ekartzea ere erabakitzen duzun, nahiz eta ohiko gaiarekin zerikusirik ez izan.

Etxebarriko gazte talde batek ADI!txb izeneko aldizkari berria sortu dute. Gazteek gazteentzat egina dela diote. Udaleko teknikari batek helarazi dit e-mailez eta —zahartzen hasia baino zerbait gehiago nago, snif!— pentsatu dudan lehena buuuuuuuf! izan da.

Hala ere, begirada bat egin diot aldizkariari eta harrituta geratu naiz: azal zaindua, maketazio txukuna, argazki bikainak, testuak ere ondo zainduak… tira, beharbada ez du Pullitzer bat lortuko, baina egileak zoriontzeko modukoa dela gutxienez bada.

Egileak zoriontzeko, eta aldizkaria bera erakusteko ere! Honatx:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.